180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Sustatzailea: Neumáticos Iruña SL. Jarduera: biltegia, gurpilak muntatzeko zentrorako. Tokia: Akaborro industrialdea, 2. poligonoko 421. lurzatia, Irurtzun.

Irurtzunen, 2018ko irailaren 6an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1811122