180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hirigintzako hitzarmena, 1. poligonoko 477. lurzatiari dagokiona. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2018ko ekainaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea katastroko 1. poligonoko 477. lurzatiari buruzko planeamenduko hitzarmena, El Ferial plazako 12.eko jabeen erkidegoak sustatua. Horren testua espedientean dago, behar bezala eginbidetua (espediente zenbakia: 2018CONV0006).

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

Uharten, 2018ko irailaren 3an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1811022