180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Hiri jarduketarako plan berezia, bizitegi-lurzoruetarako. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2018ko abuztuaren 1ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri jarduketarako plan berezia Galarko bizitegi-lurzoruetarako, Galarko Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Getze Galarren, 2018ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1810944