180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketak, Kirol jardueretako zerbitzua emateko prezio publikoak ezartzen dituen arauan eta Udalaren haur eskolan hezkuntzako eta laguntzako zerbitzua emateko prezio publikoak ezartzen dituen arauan. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2018ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aldaketak honako hauetan: Kirol jardueretako zerbitzua emateko prezio publikoak ezartzen dituen araua eta Udalaren haur eskolan hezkuntzako eta laguntzako zerbitzua emateko prezio publikoak ezartzen dituen araua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, arau horietan egindako aldaketak behin betiko onetsita geldituko dira, eta osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizarran, 2018ko irailaren 7an.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1811175