180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Gora jotzeko errekurtsoa, merezimenduen balorazioari buruz, familia-langilea aldi baterako kontratatzeko deialdian

Gora jotzeko 18-01610 errekurtsoa.

Castejongo Udaleko alkateak, 2018ko abuztuaren 30ean, 489/2018 Ebazpena eman zuen. Hona hemen testua:

“Nafarroako Administrazio Auzitegiak eman probidentziaren bitartez (2018ko abuztuaren 3an Udalaren Erregistroan sartua, 1203 sarrera zenbakiarekin), Castejongo Udalak jakin izan du gora jotzeko 18-01610 zenbakidun errekurtsoa aurkeztu dela Nafarroako Administrazio Auzitegian familia-langilearen lanpostuan aldi baterako kontratuen bidez aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko deialdian, Castejongo Udalaren kalifikazio epaimahaiak 2018ko ekainaren 22an merezimenduen balorazioari buruz hartutako erabakiaren kontra hain zuzen ere.

Gora jotzeko aipatu errekurtsoa aurkeztu izanaren berri ematen duen Nafarroako Administrazio Auzitegiaren errekerimenduaz jakiteratua, Udalak espedientea igortzeko eta pertsona edo entitate interesdunak epatzeko errekerimenduaz alegia,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea behar bezala zenbakitutako espediente osoaren kopia eginbidetua.

Bigarrena.–Espedientea igortzeko ebazpen hau honako hauei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz: errekurtsogilearen uziak baiesteak ukitu ahal izanen lituzkeen pertsona edo entitateak, haien eskubide edo interes legitimoak ukitu ere. Pertsona edo entitate horiek epatzen dira, hamar egun balioduneko epean Administrazio Auzitegira ager daitezen, aipatu uziei kontra egin nahi badiete.

Hirugarrena.–Onestea espedientean jasotako alegazioen txostena, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 12.3 artikuluan xedatuarekin bat egin zena.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea, bere lehenengo eta bigarren apartatuetan aipaturiko dokumentazioarekin batera, baita Castejongo Udaleko Idazkaritzara ere, jarraipenaren eta kontrolaren ondorioetarako.

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintza hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Castejonen, 2018ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1810957