180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Ordenantzak. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2018ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ondotik ematen diren ordenantzak:

–Carcarko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

–Udalaren hilerria arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Carcarren, 2018ko irailaren 10ean.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1811230