180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Udal honek, 2018ko abuztuaren 30ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantzaren proiektua, 6/1990 Foru Legearen 262., 325. eta 326. artikuluetan xedatuarekin bat, Osoko Bilkurak, legeak eskatzen duen gehiengoa izanik,

ERABAKI DU:

1. Hasiera batean onestea Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantza.

2. Espedientea Udalaren Idazkaritzan jendaurrean edukitzea, hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta gainerako interesdunek alegazioak aurkez ditzaten, egokia irudituz gero.

Beraskoainen, 2018ko irailaren 6an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L1811136