180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizienteak
eta karga-tasak

Beraskoaingo Udalak, 2018ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 5eko 72/2017 Epaiaren ondorioz, 19/2017 Foru Legea onetsi zen, zeinak Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 172.etik 175.era bitarteko artikuluak aldatzen baititu. Hori ikusirik, Osoko Bilkurak, aho batez, ERABAKI DU:

1) Honako koefiziente eta zerga-tasa hauek onestea:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa:

Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15.

2) Erabaki honen aurka uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutako errekurtsoak jartzen ahal dira, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Beraskoainen, 2018ko irailaren 6an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L1811134