180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Ordenantza fiskal orokorra. Hasierako onespena

Beraskoaingo Udalak, 2018ko ekainaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza fiskal orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da ordenantza fiskal orokorra, eta haren behin betiko testua argitara emanen da.

Beraskoainen, 2018ko irailaren 6an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L1811133