180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Ordenantza, Ingurumeneko txostenak egiteko tasak, jarduera sailkatuko zein irekitzeko lizentzietakoak eta hirigintzako txostenak egitekoak zein obra-lizentziak tramitatzekoak arautzen dituena. Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2018ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa honako ordenantza honetan: Ingurumeneko txostenak egiteko tasak, jarduera sailkatuko zein irekitzeko lizentzietakoak eta hirigintzako txostenak egitekoak zein obra-lizentziak tramitatzekoak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eritze Atetzen, 2018ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Ezekiel Martin Muxika.

Iragarkiaren kodea: L1810991