180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIEDA

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

1/2018 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2018ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 17an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia, kaleko argiteriaren instalazioa berritzeko lanetarako. Zenbatekoa: 50.555,13 euro.

Finantzabideak:

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza (HMP): 23.526,07 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 27.029,06 euro.

Finantzabideak, guztira: 50.555,13 euro.

Artiedan, 2018ko irailaren 8an.–Artiedako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko burua, José Luis Eslava Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1811201