2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA
Lan publikoaren 2018ko eskaintza
Mankomunitateko buruak, 2018ko abuztuaren 31n, 21/2018 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:
Mankomunitate honen kontseiluak 2017ko abenduaren 14an egin bilkuran, behin betiko onetsi zen 2018ko plantilla organikoa.
Kontuan harturik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 g) artikuluak xedatzen duenez, “alkateak baduela, besteak beste, lan publikoaren eskaintza onesteko eskudantzia, Osoko Bilkurak onesten dituen aurrekontuarekin eta plantilla organikoarekin bat”.
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea lan publikoaren 2018ko eskaintza, ondoko lanpostu hau bertan jasoaz:
–Arduraduna.
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Moncayoko Ur Mankomunitatearen 2018rako lan publikoaren eskaintza.
Corellan, 2018ko abuztuaren 31n.–Mankomunitateko burua, Cecilio Antón Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1810976