180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Jendaurreko informazioa Ingurumen baimen integratua eta Ingurumen eraginaren ebaluazioa emateko espedientea. Sustatzailea Los Alecos SL granja da.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0038-2018-000006

Instalazioa

Zerri instalazio mistoa

Titularra

Granja Los Alecos SL

Kokapena

1. poligonoa, 377. eta 498. lurzatiak

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N ardatza,

X: 556.402,000 eta Y: 4.726.529,000

Udalerria

Zuñiga

Proiektua

Azienda larriko unitateak (AzLU) aldatzea: 339,40tik 796,83ra

Iruñean, 2018ko abuztuaren 20an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1810472