180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

226/2018 FORU AGINDUA, irailaren 7koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren uztailaren 31ko 202/2018 Foru Agindua, onetsi zituena Nafarroako Foru Komunitatean 2018ko bigarren hiruhilekoan izandako aparteko uholdeek ureztatzaileen elkarteen nekazaritza azpiegituretan eragindako kalteei aurre egiteko laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren uztailaren 31ko 202/2018 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean 2018ko bigarren hiruhilekoan izandako aparteko uholdeek ureztatzaileen elkarteen nekazaritza azpiegituretan eragindako kalteei aurre egiteko laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak. Foru agindu hori 2018ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 10ekoan.

I. eranskinaren 6. oinarriak dio, bere lehenengo puntuan, ezen hamabost egun naturaleko epea dagoela laguntza eskaerak aurkezteko, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Oinarri horrekin bat etorriz, eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 27an amaitu zen.

Nafarroako Gobernuaren Atarian, orobat, foru agindu hori argitaratu zen Zerbitzuen Katalogoan, eta han adierazten zen eskaerak aurkezteko epea irailaren 3an amaituko zela. Desadostasun horrek sortutako segurtasun juridiko eza dela eta, bidezkoa da eskaerak aurkezteko epe berri bat ezartzea.

Bestalde, uztailaren 31ko 202/2018 Foru Aginduaren I. eranskinaren zazpigarren oinarriak ezartzen du, bere 7. puntuan, ezen diruz lagundutako jarduketak gauzatzeko eta onuradunek haien justifikazioa aurkezteko epea 2018ko abenduaren1ean amaituko dela.

Bat etortze aldera eskaerak aurkezteko epearen gainean egindako aldaketarekin, bidezkoa da, era berean, jarduketak gauzatzeko epe berri bat ezartzea.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Aldatzea, foru agindu honen I. eranskinean jasotzen den bezala, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren uztailaren 31ko 202/2018 Foru Agindua, zeinaren bidez onetsi baitira Nafarroako Foru Komunitatean 2018ko bigarren hiruhilekoan izandako aparteko uholdeek ureztatzaileen elkarteen nekazaritza azpiegituretan eragindako kalteei aurre egiteko laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Gobernuaren Diru-laguntzen Datu Basean erregistratzea.

4. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitara ematen denetik hasi eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2018ko irailaren 7an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

I. ERANSKINA

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren uztailaren 31ko 202/2018 Foru Agindua aldatzea, zeinaren bidez onetsi baitira Nafarroako Foru Komunitatean 2018ko bigarren hiruhilekoan izandako aparteko uholdeek ureztatzaileen elkarteen nekazaritza azpiegituretan eragindako kalteei aurre egiteko laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak.

Oinarri bakarra.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren uztailaren 31ko 202/2018 Foru Agindua aldatzea, zeinaren bidez onetsi baitira Nafarroako Foru Komunitatean 2018ko bigarren hiruhilekoan izandako aparteko uholdeek ureztatzaileen elkarteen nekazaritza azpiegituretan eragindako kalteei aurre egiteko laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak.

1. Uztailaren 31ko 202/2018 Foru Aginduaren I. eranskineko seigarren oinarriko 1. puntua aldatu da, eta honela idatzita geldituko da:

“1. Eskabideak aurkezteko epea zazpi egun baliodunekoa izanen da, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.”

2. Uztailaren 31ko 202/2018 Foru Aginduaren I. eranskineko zazpigarren oinarriko 7. puntua aldatu da, eta honela idatzita geldituko da:

“7. Diruz lagundutako jarduketak gauzatzeko eta onuradunek haien justifikazioa aurkezteko epea 2018ko abenduaren 31n amaituko da.”

Iragarkiaren kodea: F1811238