176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

2018ko maiatzaren 16an egin bilkuran, Larraungo Udalak 2018ko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan ezarriari jarraikiz.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluari dagokienez, ezarritakoarekin bat.

Larraunen, 2018ko ekainaren 6an.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1810670