170. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1395/2018 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologo izateko hamabi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Ekainaren 29ko 44/2016 Foru Dekretuaren bidez (139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 19koan) onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren 2016ko eskaintza. Bertan sartu ziren, besteak beste, psikologo izateko zortzi lanpostu huts, funtzionario araubidekoak eta A mailakoak.

Halaber, abenduren 20ko 116/2017 Foru Dekretuaren bidez (244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 22koan) onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren 2017ko eskaintza. Bertan sartu ziren, besteak beste, psikologoen lau lanpostu huts, funtzionario araubidekoak eta A mailakoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 6ko 310/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 18ko 897/2018 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa bete gabe deklaratu da.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da deialdi bat onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologo izateko hamabi lanpostu betetzeko, sarrera prozeduran eta oposizio bidez, baita dagozkion oinarriak onestea ere.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deialdi bat onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologo izateko hamabi lanpostu betetzeko, sarrera prozeduran eta oposizio bidez, baita dagozkion oinarriak onestea ere.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau eta deialdia jakinaraztea Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Baliabideen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzari, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Justiziako Gizarte Zerbitzuko zuzendariari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2018ko ekainaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, PSIKOLOGO IZATEKO HAMABI
LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoa izateko hamabi lanpostu, A mailakoak eta funtzionarioen araubidekoak, oposizio bidez betetzea. Lanpostu-zenbakiak, betekizunak eta destinoak ebazpen honen II. eranskinean zerrendatu dira.

1.2. Deialdiko hamabi lanpostu hutsak txanda hauetan banatuko dira:

–Bost lanpostu, txanda irekian.

–Sei lanpostu, igoera txandan.

–Lanpostu bat txanda murriztuan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, desgaitasuna dutenentzako txandako lanpostuak bete gabe geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, bidezko diren txandetakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenentzako txandan eskaintzen den lanpostu kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horretan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, deialdiaren 9.2 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztien betebeharrak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko kide den estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta, hala behar bada, erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Psikologia titulua izatea, edo baliokidetzat aitortutako beste bat, edo Psikologiako graduaren titulua, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, homologatuta daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaiek bete beharreko berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txanda honetan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragoko batekoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez benetan eman dituztela zerbitzuak kidego horietan.

2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek bete beharreko baldintza berariazkoak:

Desgaitasuna dutenentzako txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren baldintzez gain, ofizialki aitorturik eduki beharko dute %33ko edo hortik goitiko desgaitasuna.

2.1.4. 3263, 3298, 5827, 10093 eta 10103 zenbakidun lanpostuak lortu nahi izanez gero, izangaiak, 2.1.1 ataleko c) letrak aipatzen duen titulua ez ezik, “Osasun arloko psikologiako Masterra” titulua ere eduki beharko du, edo “Psikologia” titulua psikologia klinikoaren espezialitatearekin, edo Osasun Publikoari buruzko urriaren 4ko 33/2011 Lege Orokorraren 7. xedapen gehigarrian aipatzen den sinestamendua.

2.1.5. Gidabaimena nahitaezko duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.

2.1.6. Euskarako B2 jakite-maila edukitzeko betebeharra duen lanpostu elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera aipatu maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat izatea (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako bat –2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa–), edo ofizialki baliokidetzat jotako beste titulu bat, edo, bestela, izangaiak behar den hizkuntza maila duela frogatzeko berariaz deituko den proba gainditzea.

2.1.7. Haurrentzako eta Nerabeentzako Babes Sistema Aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Betebehar hori egiaztatzearren, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari baimena eman beharko zaio Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion ziurtagiri hori, edo, bestela, erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da. Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez araututa dago aipatu erregistroa.

2.2. Baldintza horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, lanpostuaren jabetza hartu arte.

Aurrekotik salbuetsita dago euskararen ezagutza, hori eskatuko baita 8.1 oinarriak ezartzen duen epea amaitzen denean; eta igoera txandako izangaiei dagokienez, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintza. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dute baldintza hori, bai eta deialdiaren 9.2 atalean agiriak aurkezteko aurreikusten den epea bukatzen denetik lanpostuaren jabetza hartzeko unera arte ere.

2.3. Aipatutako baldintza horiek betetzen dituztela frogatu beharko dute izangaiek, deialdi honen oinarrietan ezartzen diren epean.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, www.nafarroa.eus helbidean, nabigazio bide honi jarraituz: “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak”, deialdi honen aipamenean sartuta.

Euskara maila berariazko proba bat gaindituz frogatu nahi duten izangaiek hala adierazi beharko dute deialdian parte hartzeko eskabidean, horretarako prestatutako tokian.

Desgaitasuna duten izangaiek, probak egiteko denboretan eta bitartekoetan beharrezkoa duten egokitzapenen bat eskatzen badute, hala adierazi beharko dute eskabidean, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 41,60 euroko tasa ordaindu beharko da.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Hautaproben deialdia egin aurretik gutxienez hilabetez lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.

Aurreko b) paragrafoan aurreikusitako salbuespena honela frogatu beharko da:

–Lan eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

–Interesdunaren erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da ez duela hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Deialdiaren iragarkian horretarako ezarritako eredua aurkeztuta eginen da hori, edo deialdian parte hartzeko eskabidean horretarako ezarritako tokian azalduta.

Telematikoki ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.– 3.3.b) ataleko kasuagatik tasa ordaintzetik salbuetsita daudenek enplegu bulegoak luzatutako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, baita errentarik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena ere (biak ala biak aurreko atalean aipatutako agiriak). Errentei buruzko adierazpen hori soilik aurkeztu beharko da eskabidean behar den tokian adierazi ez den kasuetan.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 oinarrian jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.- %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute telematikoki erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: M.ª Teresa Miguez San Román andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Zaintza Kudeatzeko eta Neurri Judizialak Betearazteko Ataleko burua.

–Ordezkoa: M.ª Rosario Paternain Remón andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Nazioko eta Nazioarteko Adopzioen Bulegoko burua.

–Epaimahaikidea: Pilar Ferrero Peso andrea, psikologoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikia.

–Ordezkoa: M.ª José Olite Merino andrea, psikologoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikia.

–Epaimahaikidea: Belén Garayoa Alzórriz, psikologoa, Justiziako Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

–Ordezkoa: Juana M.ª Biezma López, psikologoa, Justiziako Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

–Epaimahaikidea: Javier Barinaga Adrián jauna, Langileria Batzordearen ordezkaria.

–Ordezkoa: Emilio Alava Ruiz jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikide-idazkaria: Amalia Mercedes Cuartero Arteta andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Arreta Goiztiarreko Zentroko zuzendaria.

–Ordezkoa: Camino Cabodevilla Jiménez andrea, psikologoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikia.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioaren eta aplikazioaren inguruan sortzen diren arazoak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2019ko urtarriletik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioko proba bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren webgunean eta Nafarroako Gobernuaren iragarki taulan, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak eta aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz eta ordena berean eginen dira.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak. Aurrekoaren salbuespena da I. eranskineko II. zatiko 16. gaia, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeari buruzkoa, horren edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen bezala eskatuko baita.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat gauzagarriak eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak ezarriko dira, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenengo ariketa.

Teorikoa; idatziz, ebazpen honen I. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruzko test moduko 80 galdera, gehienez ere, erantzun beharko dira. Galdera bakoitzak lau erantzun alternatibo izanen ditu, baina bat bakarra izanen da egokia. Gehienez 90 minutuko denbora egonen da ariketa egiteko. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Epaimahaiak ariketa hori egiteko lehiatzaileek zenbat denbora izanen duten gehienez adieraziko du hura hastean.

Kalifikazioa: ariketa honetan gehienez ere 30 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira ariketa honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.3.2. Bigarren ariketa.

Teorikoa, ebazpen honen I. eranskineko gai zerrendako 2. zatitik zozketaz aukeratuko diren hiru gaietatik, bi idatziz azaltzea. Horretarako, epaimahaiak gai zerrendako 2. zatitik hiru gai aterako ditu zozketaz, eta izangaiak bi hautatuko ditu.

Proba hau egiteko bost ordu izango dira gehienez.

Kalifikazioa: ariketa honetan gehienez ere 30 puntu lor daitezke. Gai bakoitzak gehienez ere 15 puntuko balorazioa izanen du.

Bazterturik geldituko dira ariketa honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.3.3. Hirugarren ariketa.

Praktikoa; epaimahaiak proposaturiko kasu bat edo gehiago garatuko dira, idatziz, gai zerrendako 2. zatiko gaiei lotuak.

Proba hau egiteko bost ordu izango dira gehienez.

Kalifikazioa: ariketa honetan gehienez ere 40 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira ariketa honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.4. Bigarren eta hirugarren ariketak plika sistemaren bidez eginen dira.

7.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.

Hautaprobak bukaturik, gainditu duten pertsonen zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioekin, txanden eta lortutako puntuazioaren arabera banaturik. Aipatutako zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betekizunak egiaztatzearen eta lanpostu hutsen hautaketaren tramiteak egiteko.

Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren proban eta lehenengoan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.

8.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek froga dezaten, ezarriko den bidea erabiliz, ondoko betekizunak betetzen dituztela frogatzen dituzten dokumentuak dituztela:

a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten fotokopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) 3263, 3298, 5827, 10093 eta 10103 zenbakidun lanpostuak lortu nahi dituzten izangaiek 2.1.4 atalak eskatzen dituen tituluak edo egiaztagiriak erantsi beharko dituzte, edo titulu ofizialak badira, tituluak lortzeko eskubideak ordaindu dituztelako ziurtagiria.

c) B motako gidabaimena nahitaezko duten lanpostuetarako, B gidabaimenaren fotokopia erantsi beharko dute.

d) Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatibo baten bidez (abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez arautua) frogatuko da 2.1.7 ataleko baldintza, baldin Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari ez bazaio baimenik eman hura lortzeko.

e) Elebidunentzako lanpostuetara, euskarako B2 maila behar dutenetara, aurkeztu nahi dutenek mailari dagokion titulua edo frogagiria aurkeztu beharko dute, deialdi honen 2.1.6 atalean xedatuaren arabera.

Euskararen ezagutzari buruzko proba.

Halaber, euskararen ezagutzari buruzko proba egitea eskatu duten izangaiek, eta oinarri honetan ezartzen den epean eskatzen den hizkuntza maila frogatu ez duten ikasgaiek, euskararen ezagutzari buruzko proba bat egin beharko dute.

Euskararen ezagutzari buruzko probak egiteko, epaimahaiak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren laguntza eskatuko du. Organo horrek hizkuntza mailaren gaineko berariazko ariketa eginen du, eta izangaiei “gai” edo “ez gai” kalifikazioa emanen die euskarazko 1. eta 2. jakite-mailetarako.

Horretarako, epaimahaiak probara deitutako izangaien zerrenda argitaratuko du, proba egiteko lekua, eguna eta ordua adierazita, deialdiaren 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

Euskara probaren kalifikazioa bukaturik, emaitzak aurreko paragrafoan ezarritako modu berean argitaratuko dira.

8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldiaren deialdia eginen du, argitaratuz aukeratu beharreko hamabi lanpostu hutsen zerrenda, izangaien zerrenda (txanden eta puntuazioaren arabera lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz), izangaiek egiaztatu dituzten betekizunak adieraziz, baita lanpostuak hautatzeko izangaiei ematen zaien epea ere.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiari buruz egiten den iragarkian.

Ondoren, izangaiek jakinaraziko dute, horretarako ezarritako epearen barrenean, zer psikologo lanpostu huts nahiago duten.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena adjudikatuko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna dutenen txandako izangaien salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen horretan egonen dira probak gainditu eta eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Izendatzeko proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiari buruz egiten den iragarkian ere, 11. oinarrian aurreikusitakoarekin bat.

9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epearen barnean:

A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen duen beste agiri baliokideren batena.

b) Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela frogatzen duena.

c) Zinpeko aitorpena edo aitorpen solemnea, adieraziz ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarri buruzkoa.

C) Izangaiek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak badira, espedientean ez dagoen eta eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute, hala badagokie..

D) Desgaitasuna alegatu duten izangaiak. Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangaien zerrendan, 7. oinarrian aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen adjudikazioa eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, suhiltzaileen lanpostuetan aritzeko. Ebazpen horren bidez lanpostuen esleipena ere eginen da.

10.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, indarra duten xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren arabera (urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuez, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 9.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

10.4. Izangairen bat funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko da.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aitzin hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

10.6. Euskara jakin beharra duten lanpostuetako batean sartzen direnek, aurrerantzean, hutsik izanik hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostuak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ez zuen lanpostu bat eskuratzeko.

11.–Jarduketen publizitatea.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, ariketen deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko iragarki oholean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus, “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak” aukeratuta.

12.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.

12.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin bat, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

a) Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda.

b) Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartu ez diren izangaien zerrenda.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, bi zerrenda horiek onetsiko dira, hots, lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda eta lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartu ez diren izangaien zerrenda, aplikatzekoak diren kudeaketa arauekin bat.

Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

12.3. Izangaiei deitu eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

12.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuz.

Sarrera prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

Aurrekotik salbuetsita dago euskararen ezagutza, zeren, kontrataziorako izangaien zerrendak onartu baino lehen, epe bat irekiko baita euskara maila egiaztatzeko, eta betekizuna horretarako ematen den epea amaitu eta gero eskatuko da.

12.5. Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituzten izangaiek, aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte; betiere, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den bezala frogatu beharko dituzte.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2018ko ekainaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. zatia.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Europako Kontseilua. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europako Erkidegoko zuzenbidea: haren iturriak. Jatorrizko zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europako Erkidegoko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika bateratuak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta funtzioak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

6. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eratzea eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahalmena. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoen organoak. Abstenitzea eta errekusatzea. Hitzarmenez. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritako printzipio orokorrak. Herritarren eskubideak Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan. Antolaketa: printzipio nagusiak, egitura organikoa eta administrazio organoen eskumenak, kide anitzeko organoak.

10. gaia.–Administrazio egintzak: administrazio-egintzen betebeharrak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

11. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: administrazio prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jardunaz: jarduteko arau orokorrak; moduak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren abiaraztea, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena.

12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoen hautapena. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremuaz eta Nafarroako Ogasun Publikoaz. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Diru-laguntzei buruzkoa: xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Diru-laguntzak itzultzea.

15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

16. gaia.–Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 29ko 5/2018 Foru Legea: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua (EB), apirilaren 27koa, pertsona fisikoen babesari buruzko datu pertsonalen tratamenduari dagokionez: xedapen orokorrak. Printzipioak. Interesdunaren eskubideak. Kontrol agintari independenteak.

18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. Berdintasunerako politika publikoak. 33/2002 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroako emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzekoa. Genero eraginaren txostena.

19. gaia.–1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osoko Neurriei buruzkoa. 14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egitekoa. 14/2015 Foru Legea garatzeko ekintza plana.

20. gaia.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

21. gaia.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena.

2. zatia.

22. gaia.– Kode deontologikoa psikologian aritzeko.

23. gaia.– Elkarrizketa psikologikoa. Eredu teorikoak. Elkarrizketa motak. Oker-iturriak elkarrizketetan. Elkarrizketa motibazionala.

24. gaia.–Atxikimendua. Atxikimendua azaltzen duten teoriak, atxikimendu motak. Atxikimendua eratzea eta eboluzioa. Atxikimendu-irudietatik aldentzea edo beroriek galtzea. Atxikimenduaren nahasmendua duten adingabeekin esku-hartze psikologikoaren ereduak eta programak.

25. gaia.– Garapen neurologikoaren nahasmenduak (I): autismoaren eremuko nahasmenduak, komunikazio nahasmenduak. Alderdi etiologikoak eta klinikoak.

26. gaia.– Garapen neurologikoaren nahasmenduak (II): arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmenduak, ikaskuntzaren nahasmendu espezifikoa. Alderdi etiologikoak eta klinikoak.

27. gaia.- Eskizofreniaren eta beste nahasmendu psikotikoen eremua. Alderdi etiologikoak eta klinikoak.

28. gaia.- Nahasmendu bipolarra eta hari lotutakoak. Nahasmendu depresiboak. Alderdi etiologikoak eta klinikoak.

29. gaia.–Antsietate-nahasmenduak. Nahasmendu obsesibo-konpultsiboa eta hari lotutakoak. Alderdi etiologikoak eta klinikoak.

30. gaia.–Traumekin eta estres faktoreekin lotutako nahasmenduak. Disoziaziozko nahasmenduak. Alderdi etiologikoak eta klinikoak.

31. gaia.– Elikadura nahasmenduak eta elikagaien ahorakinarekin lotutakoak. Iraizpenaren nahasmenduak. Alderdi etiologikoak eta klinikoak.

32. gaia.– Bulkaden eta jokabideen kontrola suntsitzen duten nahasmenduak. Alderdi etiologikoak eta klinikoak.

33. gaia.–Substantziekin lotutako nahasmenduak eta adikzio-nahasmenduak. Alderdi etiologikoak eta klinikoak.

34. gaia.–Nahasmendu neurokognitiboak. Alderdi etiologikoak eta klinikoak.

35. gaia.–Nortasunaren nahasmenduak. Eredu teoriko nagusiak. Alderdi etiologikoak eta klinikoak.

36. gaia.–Desgaitasunaren eta mendekotasunaren kontzeptuak. Desgaitasun-mailaren, desgaitasun intelektualaren eta gaixotasun mentalaren balorazioa. Esku-hartze psikosozialaren programak desgaitasunaren eremuan.

37. gaia.– Desgaitasun Intelektualen eta Garapen Desgaitasunen (AADD, lehen AAMR) Amerikako Elkartea.

38. gaia.–Egokitze-jarrera. Definizioa, ebaluazioa eta kontzeptua desgaitasun intelektualaren eremuan aplikatzea.

39. gaia.–Bizi kalitatearen eredua desgaitasuna duten pertsonen arretan.

40. gaia.–Autodeterminazioaren kontzeptua. Definizioa. Autodeterminazio-portaeraren ezaugarri nagusiak. Autodeterminazioa desgaitasuna duten pertsonen zerbitzu-horniketaren sistemetan.

41. gaia.–Esku-hartze ereduak desgaitasun intelektual larria duten pertsonekin. Portaera problematikoak eta desgaitasuna: jokabideari lotutako Laguntza Positiboa.

42. gaia.–Desgaitasuna eta enplegua. Ezgaitasuna duten pertsonek lan egiteko duten eskubidea. Diru-laguntzak eta bestelako laguntzak. Kontratazio modalitateak. Zentro motak.

43. gaia.–Irisgarritasun osoa desgaitasuna duten pertsonek bizitza normala eraman ahal izateko erronka den aldetik.

44. gaia.–Funtzionamenduaren, desgaitasunaren eta osasunaren nazioarteko sailkapena Desgaitasuna dituztenei laguntzeko plataformak.

45. gaia.–Egoitzetako arreta eta bestelako bizitoki alternatiboak desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat. Esku-hartzearen programak eta teknikak. Psikologoaren ekarpena desgaitasun intelektuala duten pertsonen arretaren esparruan.

46. gaia.–Nahasmendu mental larria duten pertsonak. Gaixotasun mentalaren eta gaixotasun mentala duten pertsonen arretaren alderdi psikosozialak. Errehabilitazioaren eta gizarteratzearen hastapenak. Esku hartzeko teknikak. Programak. Zentro eta baliabide motak.

47. gaia.–Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei kasu egiteko Legea. Jarduera eremuak. Nafarroako Foru Komunitatearen Mendekotasunari Arreta egiteko Sistema. Zerbitzuak eta Prestazioak.

48. gaia.–Mendekotasun-egoeraren balorazioa. Mendekotasuna dutenentzako laguntzaren arloko prestazioak. Nafarroako Foru Komunitatearen zerbitzuen zorroa. Babesen intentsitatea. Prestazio ekonomikoak. Bateragarritasun araubidea.

49. gaia.–Zahartzearen alderdi psikosoziologikoak. Faktore kognitiboak eta nortasun faktoreak. Erretiroa. Harreman sozialak. Aisia. Esku-hartze psikologikoetarako programak adineko pertsonekin.

50. gaia.–Adineko pertsonen orientazio eta aholkularitza psikologikoa. Autonomia sustatzea. Mendeko portaera, harekin lotuta dauden faktoreak eta ingurunearen eragina. Mendeko portaera ebaluatzea. Adinekoen instituzionalizazioaren eragin psikologikoa. Tratu txarrak adineko pertsonei.

51. gaia.–Mendekotasuna duten adineko pertsonen banakako Arretarako Planak: pertsonarengan zentratutako arreta, bai egoitzetako zerbitzuetan, bai eguneko arreta zerbitzuetan.

52. gaia.–Gazteriaren egungo egoera. Gazteen arloko prebentzio, sustapen, esku-hartze eta laguntzarako jarduketak Nafarroako Foru Komunitatean.

53. gaia.–Mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten familiak: ezaugarriak eta esku hartzeko estrategiak.

54. gaia.–1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoa, eta Kode Zibilaren eta Prozedura Zibilaren Legearen zati batzuk ere aldatzekoa.

55. gaia.–15/2005 Foru Legea, abenduaren 5ekoa, haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzkoa.

56. gaia.–7/2009 Foru Dekretua, urtarrilaren 19koa, Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea hein batean garatzeko erregelamendua onesten duena.

57. gaia.–Familia giza-garapenaren testuinguru gisa: familiaren bilakaera soziala. Familia ereduak. Rolak. Familiaren eginkizunak. Hezkuntza estiloak. Gurasotasun positiboa.

58. gaia.–Adingabeak babesteko sistema Nafarroako Foru Komunitatean. Adingabeak babesteko neurriak eta egun dauden baliabideak.

59. gaia.–Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesgabetasun egoeretan esku hartzeko gaitasunak. Esku hartzeko prozesua: faseak, helburuak eta eskumenak.

60. gaia.–Haurren babesgabetasuna. Jarduteko printzipioak. Arrisku egoera eta babesgabetasun egoera. Babesgabetasun egoerak baloratzea eta ikertzea. Larritasunaren balorazioa. Arriskuaren balorazioa. Pronostikoa.

61. gaia.–Haurren babesgabetasuna. Erabakiak hartzea. Babesaren plan indibidualizatua (kasu plana): helburua, oinarrizko edukia, hura prestatzeko kontuan hartu beharreko irizpide teknikoak. Familian berriz integratzeko programa (berreskuragarritasun plana), adierazleak.

62. gaia.–Tratu txarrak haurrei. Kontzeptua eta motak. Eredu argigarriak. Tratu txarraren adierazleak. Ondorioak. Esku-hartze psikologikoaren ereduak eta programak.

63. gaia.–Sexu-abusua haurtzaroan. Eredu argigarriak. Ondorioak. Haurtzaroan sexu-abusuaren biktima izan diren adingabeen ebaluazio eta esku-hartze psikologikoa.

64. gaia.–Esku-hartze psikosoziala familiekin eta adingabeekin haurren babesaren arloan. Esparru teorikoa. Esku-hartzeen tipologia. Helburuak. Teknikak.

65. gaia.–Guraso gaitasuna. Guraso gaitasunaren ebaluazioa. Guraso gaitasun eza, motak. Nahasmendu mentalen interferentzia guraso gaitasunean.

66. gaia.–Haurtzaroko eta nerabezaroko nahasmenduak. Definizioa eta sailkapena. Arrisku faktoreak eta babes faktoreak. Esku-hartze psikologikoaren ereduak eta programak.

67. gaia.–Familia-harrera. Modalitateak. Familia-harreraren faseak. Adingabearen harrera, egokitzeko zailtasunak. Orientazioa eta esku-hartzea harrera-familiarekin, familia biologikoarekin eta adingabearekin. Egokitasunaren balorazioa; balorazioa egiteko baliabideak eta teknikak.

68. gaia.–Familia-harrera espezializatua. Berezitasunak. 91/2017 Foru Agindua, martxoaren 7koa, familia-harrera espezializatua arautzen duena.

69. gaia.–Egoitzetako harrera adingabeak babesteko sisteman. Ikastetxe motak. Egoitzetako harrera espezializatua. Adingabeen zentroetan esku hartzeko eredu eta programak. Hezkuntza arloko banakako proiektua.

70. gaia.–Egoitzetako harrera adingabeak babesteko sisteman. Diziplina anitzeko taldeak. Psikologiako profesionalaren rola. Lagundutako biztanleen profilak. Adingabearen harrera, egokitzeko zailtasunak, orientazioa eta esku-hartzea. Kalitate faktoreak egoitzetako harreran. Joera berriak egoitzetako harreran.

71. gaia.–Adopzioari buruzko legedia. 21/1987 Legea, azaroaren 11koa, adopzioaren arloan Kode Zibilaren eta Prozedura Zibilari buruzko Legearen artikulu batzuk aldatzen dituena. 54/2007 Legea, abenduaren 28koa, nazioarteko adopzioari buruzkoa. 111/2014 Foru Dekretua, azaroaren 26koa, Nafarroako Foru Komunitatean adopziorako prozedura administratiboa arautzen duena.

72. gaia.–Adopzioa. Egokitasuna eta egokitasun eza ondorioztatzeko irizpideak. Eskatzaileen balorazioa. Adopziorako gai izan daitekeen adingabearen ezaugarriak. Adopzio nazionalaren eta nazioarteko adopzioaren arteko desberdintasunak. Egokitzapena. Jatorria ezagutzera emateko prozesua. Adingabearen identitatearen eraketa. Esku-hartze psikologikoa adopzioaren ondoren.

73. artikulua.–Botere judiziala eta juridisdikzio-ahalaren erabilera. Espainiako sistema judiziala osatzen duten epaitegien eta auzitegien osaera eta eginkizunak. Askatasun judiziala. Fiskaltza: antolaketa eta eginkizunak. Herritarrek justiziaren aurrean dituzten eskubideak.

74. gaia.–Zigor arloko bermeak eta zigor legearen aplikazioa. Xedapen orokorrak delituei, pertsona erantzuleei, zigorrei, segurtasun neurriei eta zigor arloko arau-hausteen gainerako ondorioei buruz. Delituak (bereziki sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren kontrako delituak).

75. gaia.–Urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoa, adingabearen erantzukizun penala arautzen duena, eta hura garatzen duen uztailaren 30eko 1774/2004 Errege Dekretua. Printzipio orokorrak. Neurriak eta haien betearazpena. Neurriak aldatzea eta haien betearazpena etetea.

76. gaia.–Familia-zuzenbidea: ezkontideen eskubide eta eginbeharrak; ezkontzaren deuseztasuna, banantzea eta ezkontza desegitea; gurasotasuna eta filiazioa; gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak; adingabeen edo desgaitasunen bat dutenen tutoretza, kuradotza eta zaintza.

77. gaia.–Peritu proba eta peritu txostena Prozedura Kriminalaren Legean eta Prozedura Zibilaren Legean. Perituen esku-hartzea, erantzukizuna. Errekusazioa eta arbuiatzea. Perituen irizpenaren balorazioa.

78. gaia.–Psikologoen jarduketa profesionala justiziaren arloan: familia epaitegiak, adingabeen epaitegiak, auzitegiko medikuntzaren institutuak, emakumeen kontrako indarkeriaren epaitegiak. Psikologoak biktimei laguntzeko bulegoetan.

79. gaia.–Txosten psikologikoa eta peritu-lan psikologikoa: ezaugarriak, ezberdintasunak. Esku-hartzearen arlo nagusiak: familia epaitegiak/lehen auzialdiko epaitegiak, adingabeen epaitegiak, auzitegiko medikuntzaren institutuak, emakumeen kontrako indarkeriaren epaitegiak. Ebaluazioaren metodologia edo prozedura. Balorazioa. Ondorioak. Kontrako peritutza.

80. gaia.–Simulazioaren eta iruzurraren ebaluazioa justiziaren arloan. Egin beharreko probak. Ahanzturatik bereizteko modua. Ebaluatzeko metodologia edo prozedura. Lekukotzaren egiazkotasunaren ebaluazio psikologikoa justiziaren arloan. Egin beharreko probak. Ebaluatzeko metodologia edo prozedura.

81. gaia.–Ebaluazio penala. Egozgarritasunaren eta egozgarritasun ezaren ebaluazio psikologikoa. Erantzukizun penalaren arintzearen ebaluazioa. Deliturako arriskugarritasunaren edo delituak berregiteko pronostikoaren ebaluazio psikologikoa.

82. gaia.–Ebaluazio psikologikoa dibortzioaren arloan eta familia zuzenbidean. Guraso-ahala; zaintza eta jagoletza; jagoletza partekatua; bisiten araubidea; guraso-ahala etetea/kentzea. Ebaluazioaren ezaugarriak. Banantze-prozesuan dauden gurasoen egoera psikologikoa. Dibortzioa eta ekar ditzakeen desoreka psikoemozionalak.

83. gaia.–Ebaluazio juridikoa adingabearen erantzukizunaren arlo juridikoaren barruan. Adingabearen egoera psikologikoaren, hezkuntza arlokoaren eta familiarraren ebaluazioa, adingabearen ingurune soziala, eta, oro har, neurri bat, gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartze bat edo jarduera zuzentzaile bat ezartzeko edo espedientearekin ez jarraitzea erabakitzeko orduan garrantzitsua izan daitekeen beste edozein egoera.

84. gaia.–Biktimen ebaluazio psikologikoa. Ebaluatzeko tresnak. Delituak biktimarengan dituen ondorio psikologikoak. Biktimizazio motak. Biktimentzako laguntza psikologikoa. Arrisku faktoreak eta babes faktoreak

85. gaia.–Justizia konpontzailea. Bitartekaritza: motak, teknikak eta baliabideak. Epaitegietako bitartekaritza. Familia-bitartekaritza. bitartekaritza penala adingabeekin. Lege araudia. Psikologoen eta psikologiaren eginkizuna.

86. gaia.–Garapenaren oinarri neurobiologikoak. Neurozientziak eta garapenaren psikologiak arreta goiztiarrari egin dizkioten ekarpenak.

87. gaia.–Arreta goiztiarra: aurrekariak, jatorria eta bilakaera historikoa.

88. gaia.–Arreta goiztiarra: esparru teorikoa, oinarrizko printzipioak, ereduak, esku-hartze mailak.

89. gaia.–Arreta goiztiarrean esku hartzeko osoko eredua. Familian zentratutako praktikak.

90. gaia.–Familiako esku-hartze ereduak arreta goiztiarrean. Kontzeptu-esparruak. Familia, esku-hartzearen eragile aktibo.

91. gaia.–Ebaluazioa arreta goiztiarrean. Diagnostiko funtzionala. Ebaluatzeko tresnak.

92. gaia.–Garapenaren nahasmenduak eta arreta goiztiarra: esku hartzeko gakoak. Jolasa.

93. gaia.–Garapenaren psikologia. Teoria psikoanalitikoak, ikaskuntzaren teoriak, teoria kognitiboak, teoria soziokulturala. Eredu ekologikoak, etologikoak eta bizi-zikloari lotutakoak.

94. gaia.–Bizitzaren lehenengo bi urteko garapena: garapen fisikoa eta psikomotorra, kognitiboa, komunikazioa eta hizkuntza, afektiboa, emozionala eta soziala.

95. gaia.–Bi urtetik sei urte bitarteko haurren garapena: garapen fisikoa eta psikomotorra, kognitiboa, komunikazioa eta hizkuntza, afektiboa, emozionala eta soziala.

96. gaia.–Sei urtetik hamabi urte bitarteko haurren garapena: garapen kognitiboa eta sozioemozionala.

97. gaia.–Nerabearen garapen kognitiboa eta sozioemozionala.

98. gaia.–Sexualitatearen garapena bizitzaren etapa bakoitzean. Sexu orientazio eta identitatea. Sexu jokabide osasungarriak eta sexu jokabide arazotsuak. Abusuzko sexu jokabideak.

99. gaia.–Garapen psikologikoa helduaroan eta zahartzaroan.

II. ERANSKINA

Psikologo lanpostuak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN
ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZA

GIDABAIMENA

SEXU
DELITUEN
AD.

BERARIAZKO TITULUA

3263

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

NGko FUNTZIONARIOA

IRUÑA

Masterra osasun arloko psikologian edo psikologia klinikoan, edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen 7. xedapen gehigarriko sinestamendua.

3298

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

ARRETA GOIZTIARREKO ZENTROA

NGko FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EUSKARA B2

B

Bai

Masterra osasun arloko psikologian edo psikologia klinikoan, edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen 7. xedapen gehigarriko sinestamendua.

8351

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

PERTSONEN AUTON. ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AG.

NGko FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

Bai

7024

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

PERTSONEN AUTON. ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AG.

NGko FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

Bai

7532

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

PERTSONEN AUTON. ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AG.

NGko FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

Bai

9825

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

PERTSONEN AUTON. ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AG.

NGko FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

Bai

5852

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

PERTSONEN AUTON. ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AG.

NGko FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

Bai

7533

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

PERTSONEN AUTON. ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AG.

NGko FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

Bai

5827

LEHEND., FUNTZ. P., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

JUSTIZIAKO ZN

NGko FUNTZIONARIOA

IRUÑA

Bai

Masterra osasun arloko psikologian edo psikologia klinikoan, edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen 7. xedapen gehigarriko sinestamendua.

10093

LEHEND., FUNTZ. P., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

JUSTIZIAKO ZN

NGko FUNTZIONARIOA

IRUÑA

Bai

Masterra osasun arloko psikologian edo psikologia klinikoan, edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen 7. xedapen gehigarriko sinestamendua.

10103

LEHEND., FUNTZ. P., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

JUSTIZIAKO ZN

NGko FUNTZIONARIOA

IRUÑA

Bai

Masterra osasun arloko psikologian edo psikologia klinikoan, edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen 7. xedapen gehigarriko sinestamendua.

10104

LEHEND., FUNTZ. P., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

JUSTIZIAKO ZN

NGko FUNTZIONARIOA

IRUÑA

Bai

Iragarkiaren kodea: F1810160