17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2017ko abenduaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 1/2017 espedientea.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2. artikuluan xedatua bete beharrez.

Ezkarozen, 2017ko abenduaren 26an.–Mankomunitateko burua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L1800226