17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2017ko aurrekontuko aldaketa,
kreditu bereziari eta kreditu-gehigarriari buruzkoa.
Hasierako onespena

Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2017ko abenduaren 14ko bilkuran, eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko 1/2017 aldaketari buruzko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Irunberrin, 2018ko urtarrilaren 3an.–Mankomunitateko burua, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L1800196