17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

3/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Valtierrako Udalak, 2017ko urriaren 31n egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2017ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 3/2017 espedientea, kreditu berezia sortzekoa.

Iragarkia 2017ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork inongo alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

3/2017 ALDAKETA AURREKONTUAN

GASTUAK:

16120-63300.–Ur-biltegi erregulatzailea jartzea, proiektua eta zuzendaritza: 32.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

8700001.–Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakina: 32.000 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Valtierrako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Valtierran, 2017ko abenduaren 28an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1715216