17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Udal honek erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea 2017ko urriaren 25eko osoko bilkuran, eta, indarrean dagoen legeak agintzen duen bezala, hura argitaratu zen iragarki-taulan eta 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 23an.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat hartu behar da. Beraz, laburpena argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kapituluka:

Aldatu beharreko gastuak:

GASTUEN PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1-2311-46300

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, derrama.

1.800,00

Diru-sarrerak-finantzabidea:

DIRU-SARREREN PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

870

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina:

1.800,00

Ondoko errekurtso hauek aurkez daitezke behin betiko onespenaren aurka: berraztertzekoa, Udalbatzari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratze honen biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Justizia Auzitegi Nagusiko alor horretako epaitegiari zuzendua, 2 hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita; eta -hautara- gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratze honen datatik hasita.

Tebasen, 2017ko abenduaren 17an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1715201