2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Jarduera sailkatua. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Reciclados Sangüesa SL. Jarduera: hondakin ez arriskutsuen kudeaketa (funtsezko aldaketa). Tokia: Rocaforteko industrialdea, Zangoza. 1. poligonoko katastroko 781. lurzatia.
Zangozan, 2017ko abenduaren 18an.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.
Iragarkiaren kodea: L1715198