17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN UNX

Pinudiak bakantzea eta garbitzea

San Martin Unxeko Udalak, 2017ko abenduaren 22ko bilkuran, herriko pinudien egoera ikusirik (su hartzeko arrisku handia dute) eta Nafarroako Gobernuko Mendi Zerbitzuak aholkatuta, erabaki du pinudiak bakandu eta garbitzea.

Kontuan harturik batzuetan pinudiak herri-lurretan daudela baina partikularrenak direla, ediktu hau argitaratu ondoko 30 egunean partikularrek eskatzen ahalko dute bere jabetzakoak etorkizuneko aprobetxamenduetatik kanpo ateratzea. Hala eskatuz gero, lanak bere kontura egin beharko dituzte.

Pinudiak bakandu eta garbitzetik eskuratuko diren diru-sarrerekin, halakorik bada, pinudietako azpiegiturak eta bideak hobetuko dira.

San Martin Unxen, 2018ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Francisco Javier Leoz Guillén.

Iragarkiaren kodea: L1800699