17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

Osoko Bilkuraren 1/2017 goranzko doikuntzak.
Hasierako onespena

Erronkariko Udalak, 2017ko abenduaren 28ko osoko bilkura arruntean eta 270/1998 Foru Dekretuaren 23.2 artikulua bete beharrez, erabaki zuen hasiera batean onestea Osoko Bilkuraren goranzko doikuntzak 2017ko luzatutako aurrekontuan. Ondoko partida hauetan dira:

1722 69000.–Obrak, hobekuntzak basoetan, 2017ko kanpaina: 9.519,42 euro.

1531 61900.–“Ibarrako bideko luizia” izeneko obra: 18.142,03 euro.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Erronkarin, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatea, Aitor Garmendia Eizagirre.

Iragarkiaren kodea: L1800050