17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2018. urteko Udal Aurrekontua. Hasierako onespena

Indarra duten xedapenak betez, jendaurrean ikusgai jarri dira, Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorraren Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritzan (Udaletxe plaza, zk.g., 1. solairua; telefonoa: 948420206), 2018. urteko udal-aurrekontuak, Iruñeko Udalak 2017ko abenduaren 30ean egindako Osoko Bilkuran hasiera batez onetsiak. Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 16an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1800861