17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Ordenantza, mugikortasunari buruzkoa. Hasierako onespena

Udaleko Osoko Bilkurak, legezko quoruma edukita, honako erabaki hau hartu zuen 2017ko abenduaren 13an:

1.–Hasiera batez onestea Iruña hiriko Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantza.

2.–Espedientea jendaurrean paratzea, aldez aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udaletxeko iragarki-taulan iragarrita, hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Aldizkarian noiz argitara eman eta hortik aitzina.

Hasiera bateko onespen-erabaki hau behin betiko bihurtuko da, jendaurreko epean erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu ezean. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.»

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko Administrazioan (San Saturnino kalea, 2, 1. solairua; telefonoa: 948 420 469). Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen-bide edo oharrik gabe, aipatutako ordenantza, Iruña hiriko Mugikortasunari buruzkoa, behin betiko onetsi dela joko da. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 3an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1800788