17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

781/2017 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Agoizko, Artzibarko, Longidako, Orotz-Beteluko, Ibargoitiko, Itzagaondoko, Lizoain-Arriasgoitiko, Eloko, Untzitibarko eta Urrotz-Hiriko udalerrietako muga jurisdikzionaletako marrak berreskuratzeko eta hobekuntza geometrikoa egiteko lanei hasiera ematea xedatzen duena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen testuaren arabera, udal-mugartea udaleko gobernu eta administrazio organoek beren eskumenak erabiltzeko duten lurralde esparrua da. Udal-mugartearen mugaketa zehatza, “muga jurisdikzionaletako marrak” izenekoen bidezkoa, funtsezko elementua da toki administrazioaren funtzionamendu egokirako eta beste ahalmen publiko batzuen erabilerarako. Are gehiago, mugako marra horien kartografia oinarrizko informazioa da herritarrentzat eta eragile ekonomiko eta sozial askorentzat; informazio hori kalitatezkoa eta eskuragarria izatea eskatzen dute, gero eta gehiago, informazio eta komunikazioaren teknologiaren erabileraren arloan orokorrean gertatzen ari den modu berean.

Nafarroako udalerrien mugaketa ofiziala datu historikoen multzo bat da (mugaketa aktak eta, gehienetan, beste dokumentu tekniko batzuk, hala nola koaderno topografikoak eta planimetria eta altimetria mapak), Institutu Geografiko Nazionalaren menpeko Kartografiako Erregistro Zentralean dagoena.

Informazio horrekin batera, Nafarroako Foru Komunitatean beste datu iturri bat dago, udal eskumen eta jatorrikoa, Nafarroako katastroena alegia, eta horrek udal mugetako marren kartografia eskaintzen du eskala zehatzagoan (1:5.000), baina helburu fiskalarekin.

Bi datu-multzoen arteko desberdintasunak nabarmenak dira, batean edo bestean nahiz bietan zehaztagabetasuna egoteagatik, baita eskala eta lan metodologia desberdinengatik ere.

Egoera hori dela eta, SITNAren koordinazio organoek behin eta berriz adierazi dute beren lan planetan “ez dagoela Nafarroako udalerrien lurralde mugaketaren kartografia finkaturik”, eta horrek segurtasun juridiko falta nabarmena sortzen duela eta, betiere, kalitate falta dakarrela administrazioek gizarteari eskaintzen dioten oinarrizko informazioan, estrategikotzat jo dezakegun horretan.

Aipatutako inguruabar guztiak aintzat hartuta, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak erabaki du lan programa bati heltzea, pixkanaka helburu hau beteko duena: Estatuko Administrazio Orokorrean, Foru Komunitatekoan eta udaletan araua eta lan-tresna den dokumentazio administratibo eta tekniko ofiziala guztiz bat etortzea

Lan programa horren baitan eman da ebazpen hau, Nafarroako Lurralde Estrategiaren 7-5 eta 10-3 azpiareako udalerrietako muga jurisdikzionaletako marrak berreskuratzeko eta hobekuntza geometrikoa egiteko lanei hasiera ematea xedatzen duena.

Bidezkoa da aipatzea Artzibarko, Lizoain-Arriasgoitiko eta Itzagaondoko udalak zuzendaritza nagusi honetan ados jarri, eta hasiak zirela beraien udal-mugarteen mugaketarako jarduketak betetzen, bien arteko muga jurisdikzionaleko marraren zati batzuetan, Artzibar eta Lizoain-Arriasgoiti alde batetik, eta bestetik Izagaondoa eta Lizoain-Arriasgoiti, eta horretarako, azken udal honek, jarraipen batzordea izendatu duela dagoeneko. Ebazpen honen ondorioz hasiko diren lanek erantzuna emanen diete, udaletxe horien artean egindako akordioak kontuan izanda, mugen arteko arazoei.

Lan horiek aldameneko azpiareetako udalerri batzuei ere eragiten diete, marra horietako hasierako edo amaierako mugaketa puntuak berberak direlako.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Toki Antolamendurako Zerbitzuak hasiera ematea udalerrien arteko muga jurisdikzionaletako marra hauek berreskuratzeko eta haien hobekuntza geometrikoa egiteko lanei:

a) Agoitz-Longida (kodea 31019-31158-00).

b) Artzibar-Lizoain-Arriasgoiti (kodea 31028-31156-00).

c) Artzibar-Longida (kodea 31028-31158-00).

d) Artzibar-Orotz-Betelu (kodea 31028-31199-00).

e) Ibargoiti-Itzagaondoa (1) (kodea 31124-31132-01).

f) Ibargoiti-Itzagaondoa (2) (kodea 31124-31132-02).

g) Ibargoiti-Elo (kodea 31124-31172-00).

h) Ibargoiti - Untzitibar (1) (kodea 31124-31237-01).

i) Ibargoiti-Untzitibar (2) (kodea 31124-31237-02).

j) Itzagaondoa-Lizoain-Arriasgoiti (kodea 31132-31156-00).

k) Itzagaondoa - Longida (kodea 31132-31158-00).

l) Itzagaondoa - Untzitibar (1) (kodea 31132-31237-01).

m) Itzagaondoa-Untztibar (2) (kodea 31132-31237-02).

n) Itzagaondoa - Urrotz-Hiria (kodea 31132-31243-00).

o) Lizoain-Arriasgoiti-Longida (kodea 31156-31158-00).

p) Lizoain-Arriasgoiti-Urrotz-Hiria (kodea 31156-31243-00).

q) Longida-Urrotz-Hiria (kodea 31158-31243-00).

r) Elo - Untzitibar (kodea 31172-31237-00).

2. Agoizko, Artzibarko, Itzagaondokoa, Longidako, Orotz-Beteluko, Ibargoitiko, Eloko, Untzitibarko eta Urrotz-Hiriko udalei eskatzea tokian tokiko udal batzordeak izendatzeko, aipatutako lanak egiten lagundu eta berrets ditzaten. Batzorde bakoitzak kide hauek izanen ditu: alkatea, hiru zinegotzi, udal idazkaria eta udalak perito lanak egiteko izendatzen duen pertsona.

Arangurengo, Erroibarko, Garaioako, Garraldako, Leozko, Noain Elortzibarko, Olorizko, Urraulgoitiko eta Urraulbeitiko udalei eskatzea, halaber, bakoitzak bere udal batzordea izenda dezala.

3. Lizoain-Arriasgoitiko udalari adieraztea bere batzordea izendatutzat hartzen dela, batak 2017ko maiatzaren 31an, hurrenez hurren, egindako osoko bilkuran hartu duen erabakiarekin bat.

4. Toki Antolamendurako Zerbitzuak lan tekniko eta administratiboen egoeraren berri eman diezaiela ukitutako udalei modu egokian, egun indarra duten aktak gaurkotuko dituztenak formalizatzeko.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean honako ebazpen hau argitaratu eta igortzea ukitutako udalei, Institutu Geografiko Nazionalaren Eskualdeko Zerbitzuari eta hurrengo Nafarroako Gobernuko unitate hauei: Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen Zerbitzuari;Garapen Ekonomikorako Departamentuko Kartografia Atalari; Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Herri-lurren Atalari; eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Lurraldeko Informazio Sistemen Atalari.

6. Udalerrietako muga jurisdikzionaletako marrak berreskuratzeko eta hobekuntza geometrikoa egiteko lanen espediente hauek, “31028-31156-00 Artzibar - Lizoain-Arriasgoiti” eta “31132-31156-00 Itzagaondoa - Lizoain-Arriasgoiti”, informazio publikoaren tramitearen menpe gelditzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean ebazpena argitaratzen den egunetik hasita hilabete bat beranduago arte, informazio edo ekarpenak biltzearren, horretarako, espedienteak aztergai egonen dira Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusian (Arrieta kalea, 12- 3 solairua, Iruña) eta “Nafarroako Gobernu irekiaren” atarian. (https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak).

Iruñean, 2017ko abenduaren 29an.–Toki Administrazioko Zuzendari Nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: F1800687