17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

3/2017 aldaketa aurrekontuan.
Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2017ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2017ko aurrekontuan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa Idazkaritzan egongo da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Irurtzunen, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1800042