17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALIPENTZU

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Galipentzuko Udalak, 2017ko urriaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu-gehigarriko 1/2017 espedientea 2017ko aurrekonturako.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko izapide eta baldintzei dagokienez. Osoko Bilkurak hasiera batean onetsi zuen espedientea, eta horren iragarkia argitaratu zen 2017ko azaroaren 8ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aipatutako legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, argitara ematen da iragarkia.

Kreditu-gehigarria:

–1-3410-48200 partida. Izena: Kirola eta Kultura. Behar den zenbatekoa: 5.000 euro.

Guztira: 5.000 euro.

Honako partida honen kontura finantzatuko da aurreko kreditu aldaketa:

–1-9320-22702 partida. Izena: Balorazio txostena. Behar den zenbatekoa: 5.000 euro.

Guztira: 5.000 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

A.–Berraztertzeko errekurtsoa, Kasedako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Galipentzun, 2017ko abenduaren 28an.–Alkatea, María Carmen Iriguibel Sola.

Iragarkiaren kodea: L1800275