17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1017/2017 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "Jesuitinas-Aspe Formación" Musika Eskola pribatuak Nafarroako Gobernuko Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan duen inskripzioa aldatzen duena, gaur egungo izen berariazkoaren ordez “Aspe formación” izena jartzeagatik.

Musika eta Dantza Eskolen sortzea eta funtzionamendua zuzenduko duten oinarrizko arauak ezartzen dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 24. artikuluak adierazten duenez, berariaz musika eta/edo dantza irakasten duten eskolek Musika Eskola eta/edo Dantza Eskola izen generikoa hartuko dute, eta jarraian, izen berariazkoa, ikastetxe bakoitzarentzat esklusiboa eta bereizlea izanen dena.

Raquel Romero Martínez andreak, Iruñeko “Jesuitinas-Aspe formación” Musika Eskolako titularrak, jakinarazi du gaur egungo izen berariazkoa aldatu eta “Aspe formación” izena jarri dela, aipatu foru dekretuaren 29. artikuluarekin bat.

Hortaz, aipatu artikuluan xedatutakoa ikusirik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak hala proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko "Jesuitinas-Aspe Formación" Musika Eskola pribatuak Nafarroako Gobernuko Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan duen inskripzioa aldatzea, gaur egungo izen berariazkoaren ordez “Aspe formación” izena jartzeagatik. Aldaketak 2017ko urriaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan sartu baitzen aldaketaren jakinarazpena. Hori horrela, honako hau izanen da ikastetxearen izena: “Aspe formación” Musika Eskola.

2. Ebazpen hau igortzea ikastetxearen titularrari, eta aditzera ematea honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari, eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñea, 2017ko azaroaren 20an.–Hezkuntza Departamentuko Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendaria, Iasone Muruzábal Fernández. (Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren ordez, Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 10eko 115/2015 Foru Aginduaren arabera).

Iragarkiaren kodea: F1713542