17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

1.tik 5.era bitarteko aldaketak 2017ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2017ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, ondoko aldaketa hauek onetsi zituen 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean: 1., 4. eta 5. aldaketak (kreditu-gehigarriak), 2. aldaketa (diru-sarreren bidezko kreditua sortzea) eta 3. aldaketa (kreditu berezia).

Espedienteak jendaurrean jarri dira 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20an, argitaratu eta gero. Inongo alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsiko direla iragartzen da.

Beraz, ondoko erabaki hau hartzeko proposatzen zaio Osoko Bilkurari:

1. Aldaketen isilbidezko behin betiko onespena jasotzea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Honako hauek dira aldaketak:

1/2017 aldaketa, kreditu-gehigarrikoa:

PARTIDA

AZALPENA

ZENBATEKOA (EUROTAN)

0110.91300

La Caixako mailegua amortizatzea

259.329,29

0110.3100

Maileguaren interesak

315,00

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

-259.644,29

2/2017 aldaketa, kredituak sortzekoa:

PARTIDA

AZALPENA

ZENBATEKOA (EUROTAN)

9200.13100

Behin-behineko lan-kontratudunen ordainsariak

11.900,00

9200.16000

Gizarte Segurantza

3.900,00

34102.22740

Kudeaketa gastuak (langileak). Udalaren kirol instalazioak

27.000,00

450801

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza langabeak kontratatzeko

-15.800,00

450802

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza langabeak kontratatzeko (kirol instalazioak)

-27.000,00

3/2017 aldaketa, kreditu berezietakoa:

PARTIDA

AZALPENA

ZENBATEKOA (EUROTAN)

0110.78001

ARI eremuko urbanizazioaren erregulazioa

15.000,00

15103.60902

Beheititzea, Gazolazko ekonomia-jardueren eremuko sektorearen urbanizazioa

15.000,00

4/2017 aldaketa, kreditu-gehigarrikoa:

PARTIDA

AZALPENA

ZENBATEKOA (EUROTAN)

16501.46800

Argiteria publikoa (kontzejuentzako diru-laguntza)

50.000,00

15103.60902

Beheititzea, Gazolazko ekonomia-jardueren eremuko sektorearen urbanizazioa

50.000,00

5/2017 aldaketa: kreditu-gehigarrikoa

PARTIDA

AZALPENA

ZENBATEKOA (EUROTAN)

94304.46800

EIOZaren transferentzia kontzejuei

10.000,00

15103.60902

Beheititzea, Gazolazko ekonomia-jardueren eremuko sektorearen urbanizazioa

-10.000,00

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta ohartarazten, erabakiaren behin betiko onespenaren kontra, honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela, aukeran eta hurrenez hurren adierazten diren epeetan, hau argitaratu eta biharamunetik hasita: berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean; edo Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzentzeko errekurtsoa, bi hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1800056