17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa 2017ko aurrekontuan
(Transferentzia Mankomunitateari, desjabetzea).
Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2017ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea aldaketa Udalaren 2017ko aurrekontuan, “Transferentzia Mankomunitateari, desjabetzea” izeneko gastuari aurre egiteko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Burlatan, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1800076