17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1016/2017 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Sartagudako “Domingo de Miguel” Musika Eskola pribatuaren izen-ematea ezeztatzea, jarduera eteteagatik.

Ikusirik Judit Pellejero Garatea andreak, "Domingo de Miguel musika taldea" (Sartagudako “Domingo de Miguel” Musika Eskola pribatuaren entitate titularra) elkartearen presidenteak, haren jardueraren etetearen berri emateko igorri duen komunikazioa dela-eta irekitako espedientea.

Ikusirik Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan eskolaren izen-ematea ezeztatzearen alde emandako txostena.

Kontuan harturik Musika eta Dantza Eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak onesten dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak hala proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuko Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan titulartasun pribatukoa den Sartagudako “Domingo de Miguel” Musika Eskolaren izen-ematea ezeztatzea, jarduera eteteagatik (ikastetxearen kodea: 31014682). Ezeztatzeak 2017ko urriaren 20tik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan sartu baitzen Hezkuntza Departamentuan aipatu etetearen jakinarazpena.

2. Ebazpen hau igortzea ikastetxearen titularrari, eta aditzera ematea honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari; Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari, eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñea, 2017ko azaroaren 20an.–Hezkuntza Departamentuko Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendaria, Iasone Muruzábal Fernández. (Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren ordez, Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 10eko 115/2015 Foru Aginduaren arabera).

Iragarkiaren kodea: F1713535