17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2017ko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.
Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2017ko abenduaren 28ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa 2017ko udal aurrekontua betearazteko oinarrietan. Aldaketa horren bidez, Cáritas Diocesanari emateko diru-laguntza sartzen da aipatu oinarrien I. eranskinean, diru-laguntza izendunei dagokien horretan. Diru-laguntzaren xedea da jarduerak egitea gizarte ekintzako arloan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko tramiteak eta baldintzak errespetatu behar dira espediente hau izapidetu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik aitzina; gisa hartara, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak egin.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasota dauden determinazioak bete daitezen.

Barañainen, 2017ko abenduaren 29an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1800021