17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

1/2017 aldaketa aurrekontuan, kreditu berezia.
Hasierako onespena

Bakaikuko Udalak, 2017ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko 1/2017 aldaketari buruzko espedientea.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan jarri ondoren, herritarrek edo interesdunek hura aztertu eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Aditzera ematen da, indarrean dagoen legeriak agindutakoari jarraikiz.

Bakaikun, 2017ko azaroaren 29an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L1800211