17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

20/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2017ko abenduaren 28ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 20. aldaketa udal honen 2017ko aurrekontu orokorrean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 20ko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriarekin bat, aipatu espedientea Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarkia aitzinetik paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, bizilagunek edo interesa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran erabakiko da horretaz, baita aurrekontuaren behin betiko onespenaz ere.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1800102