17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

2018ko egutegia udal bulegoetan

Alkatetzaren abenduaren 29ko 362/2017 Ebazpenaren bidez, ezarri da Andosillako udal bulegoak itxita egonen direla ondotik zehazten diren egunetan:

–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emandako 614/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 9koa) Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegun onetsiak.

–Irailaren 8a, Cercako Andre Maria, herrian jai, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren 1213/2017 Ebazpenean adierazi bezala (2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 18koa).

–Apirilaren 30a, maiatzaren 1eko zubia.

–Irailaren 7a, 10a, 11, 12a, 13a eta 14a, herriko jaiak.

–Azaroaren 2a, Omiasainduko zubia.

–Abenduaren 7a, Konstituzioaren zubia.

–Abenduaren 24a, Gabon eguna.

–Abenduaren 31, Gabon zahar eguna.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean.

Era berean, jakinarazten da jendea hartzeko udal bulegoetako ordutegia honako hau dela: astelehenetik ostiralera, 9etatik 14etara.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2017ko abenduaren 29an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1800277