17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, epe horretan bidezko alegazioak eta oharrak egin ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek.

Sustatzailea: Navarsotillo. Jarduera: ardoa egin eta ontzeko upeltegia eta nekazaritzako biltegia. Tokia: Andosillako 3. poligonoko 1341., 1344., 1350., 1351., 1352. eta 1353. lurzatiak.

Andosillan, 2018ko urtarrilaren 8an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1800258