17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren aurreneko fasea. Sustatzaileak Chivite Gil Isabel eta Gómez Sanz Enrique dira.

Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedatutakoarekin bat, aditzera ematen da dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0225-2017-000001

Instalazioa

Oilo erruleen hegazti instalazioa

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

2B / 9., 9.1,

L.E.D. Abenduaren 16ko 1/2016

9.3.a)

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

6.6.a)

Abenduaren 9ko 21/2013 Legea

I. eranskina / 1. taldea

Titularra

Chivite Gil Isabel eta Gómez Sanz Enrique

Kokalekua

2. poligonoko 364., 378., 500., 501., 502., 503., 505., 506., 509., 510., 511., 521. eta 531. lurzatiak. Abatores eta Las Planillas alderdia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 595.465,000 eta Y: 4.658.228,000

Udalerria

Fitero

Proiektua

Oilo kopurua handitzea 36.000tik 64.260ra

Baimena emateko eskuduna den organoa

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia

Informazioa eskatzeko organoa

Baimenen Bulegoa

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimenen Bulegoa

Eskaerak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoak

–Telematikoa: Nafarroako Gobernuaren atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.navarra.es)

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz

Jendaurrean jarritako dokumentazioa

–Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua

–Ingurumen eraginaren azterketa

Interneteko helbidea dokumentazioa kontsultatzeko

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Proyectos+en+informacion+publica.htm

Iruñean, 2017ko azaroaren 20an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1713475