17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren uztailaren 3ko 103/2017 Foru Aginduarena; horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa eta langile finkoen eta izendapen libreko zuzendaritza karguetan aritzen diren behin-behineko langileen zerrenda argitaratzea xedatu zen. Plantilla eta zerrenda 2016ko abenduaren 31koak dira.

Ikusirik foru agindu horretan akatsak egin direla, ondotik ematen da behar den zuzenketa. Foru agindua 2017ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 3an.

1. eranskinean: Nafarroako Foru Komunitateko administrazioa, ondoko eranskinak izan ezik.

B) apartatua: Funtzionarioen, lan-kontratudun finkoen, estatutupekoen eta izendapen libreko zuzendaritza karguetan aritzen diren behin-behinekoen zerrenda, 2016ko abenduaren 31n.

San José zentroan, “Lanpostu zk. 3274 Hutsik” dioen tokian, honela behar du: “Lanpostu zk. 3274 Lana Echeverria María Pilar, 2 Administrazio egoera”.

Iruñean, 2017ko azaroaren 8an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1713589