163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, aditzera ematen duena Nafarroako Ubideko XXII. sektoreko Arga 3 eremuko (Faltzes eta Azkoien) lurzati berrantolamenduko ordezpen finka berriak behin betiko jabetzan hartzen direla.

Landa Garapenerako, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, martxoaren 10eko 314/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Ubideko XXII. sektoreko Arga 3 eremuko (Faltzes eta Azkoien) lurzati berrantolamenduko ordezpen finka berriak jabetzan eman zituen behin-behinean. 2016ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 8an, oharra argitaratuta, auzia aztergai jarri zen, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluan xedatutakoa betetze aldera.

Lurzati berrantolamendurako erabakia irmo bihurturik, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, uztailaren 4ko 843/2018 Ebazpenaren bidez, xedatu du behin betiko ematea jabetzan Nafarroako Ubideko XXII. sektoreko Arga 3 eremuko (Faltzes eta Azkoien) interesdunei dagozkien finkak eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iruñean, 2018ko uztailaren 4an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F1810064