150. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2018ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 8.000,00 euroko kreditu-gehigarriaren espedientea 2018ko aurrekontuko gastuen 4140,61900 partidan (Herriko bideen egokitzea eta bestelako azpiegiturak egitea). Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko da.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Oteitzan, 2018ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1809158