150. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Xehetasun-azterketa, UC-11 unitateko 3. poligonoko 253., 254., 255. eta 256. lurzatietan. Behin betiko onespena

Lodosako Udalak, 2018ko uztailaren 26an egin osoko bilkuran, behar den aktan onetsiko dena ukatu gabe, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

“1. Behin betiko onestea xehetasun-azterketa, 4 eraikin hauei eragiten diena: Diputación etorbideko 13koa eta Foru kaleko 1, 3 eta 5ekoak (hurrenez hurren, 3. poligonoko 253., 256., 255. eta 254. lurzatiak). María García Ruiz arkitektoak prestatu zuen 2018ko maiatzaren 10eko datarekin eta ez du elkargoaren ikus-onespenik (Lodosako Udalean 1017 sarrera-zenbakia du). Sustatzailea Diputación etorbideko 13ko jabeen erkidegoa da (H31550304), eta xedea da posible egitea igogailuak paratzea elkarren ondoko lau atarietan, irtenbide berbera erabiliz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluak 72.ari dagokionez dionarekin bat.

2. Behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta horren berri ematea Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, eta sustatzaileari jakinaraztea.

3. Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta, haren kontra, errekurtso hauetakoren bat jartzen ahal da, hautara:

1.–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita (urriaren 1eko 39/2015 Legea).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hura ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

3.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).”

Hirigintza araudia ez da aldatzen, barne patioko lerrokadura soilik aldatzen da, honako plano hauetan agertzen den bezala: oraingo egoerarenak (A01-Kokalekua eta kokaera, A02-Azalerak eta A05-Bloke mota. Oinplanoa eta sekzioa) eta obrak egin ondorengo egoerarenak (A03-Kotak eta azalerak, A04-Banaketa eta A06-Bloke mota. Oinplanoa eta sekzioa).

Agiria Foru Komunitateko administraziora igorri da Nafarroako hirigintzari buruzko Informazio Sisteman sar dezaten (NHIS).

Lodosan, 2018ko uztailaren 27an.–Alkate udalburua, Pablo Azcona Molinet.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1809587