150. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, 46/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez onetsi dira Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak, 2018-2019an 6 eta 8 urte bitarteko umeentzat kirol anitzeko programak susta ditzaten.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 28/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honetan kontsulta daiteke, “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere. DDBN (identifikazioa): 408227.

Iruñean, 2018ko uztailaren 2an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1809224