150. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2343/2018 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita zein den prozedura prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa frogatu dezaten prestakuntza hori ez izateagatik baztertu direnek, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle postuetan aritzeko izangaien zerrendei dagokienez.

Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 7ko 51/2018 Foru Aginduaren bidez arauak onetsi ziren Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi zuten izangaien zerrendak kudeatzeko.

Foru agindu horren bigarren xedapen iragankorrak ezartzen duenez, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren eskumena izanen da prozedura bat ezartzea prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa ez izateagatik baztertutakoak zerrendetara itzultzeko, apirilaren 12ko 1081/2017 Ebazpenean aurreikusitako prozedura eta epeekin bat. Gogoratu behar da Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle postuetan aritzeko izangaien zerrendetatik baztertu zirela izangai horiek, ekainaren 20ko 1772/2017 Ebazpenaren bidez.

Horrenbestez, eta Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 7ko 51/2018 Foru Aginduak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa ez izateagatik zerrendetatik baztertuek aukera izanen dute zerrenda horietara itzultzeko, baldin eta frogatzen badute jaso dutela prestakuntza pedagogiko eta didaktiko hori, ebazpen honetan ezarritako prozedura eta epeekin bat. Gogoratu beharrekoa da Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle postuetan aritzeko izangaien zerrendetatik kanporatu zirela, hain zuzen ere Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 20ko 1772/2017 Ebazpenaren bidez, ez zutelako frogatu prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 12ko 1081/2017 Ebazpenean aurreikusitako prozedura eta epeen arabera.

2. Prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa frogatzeko agiriak Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileen Kontratuen Atalari zuzenduko zaizkio, eta Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkez daitezke (San Domingo kalea, zk.g., Iruña), edo, bestela, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

3. Agiriak jasota, Langileen Kontratuen Atalak aztertu eginen ditu, eta, egoki izanez gero, interesdunak zerrendetan sartuko ditu.

4. Prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa frogatzeko epea irekia egonen da, etengabe, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita.

Aurreko paragrafoa gorabehera, destinoak esleitzeko egintzetan –zeinak eginen baitira 2018-2019 ikasturtea hasi aurretik– parte hartu nahi dutenek 2018ko abuztuaren 10aren aurretik aurkeztu beharko dituzte prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa egin izanaren frogagiriak.

5. Baldin eta Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 7ko 51/2018 Foru Aginduak indarra hartu ondoren eta ebazpen hau argitaratu aurretik aurkeztu badira prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren frogagiriak Hezkuntza Departamentuan, ez da beharrezkoa izanen berriz aurkeztea.

6. Ebazpen honetan ezarritakotik kanpo gelditzen dira oposizio-lehiaketen deialdi berrien xede diren espezialitate eta hizkuntzei dagozkien aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak, non otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuan ezarritakoaren araberakoa izanen baita prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren eskakizuna.

7. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileen Kontratuen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

8. Langileen Kontratuen Atalak hartutako erabakien kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, errekurtsoaren xede den erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

Iruñean, 2018ko uztailaren 18an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Iglesias Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1809419