150. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

272E/2018 FORU AGINDUA, uztailaren 18koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Iñaki García de Gurtubay Gálligo izendatzen baita, merezimendu-lehiaketa eginda, Nafarroako Ospitaleguneko Neurofisiologiako Laguntza Zerbitzuko buru bitarte baterako.

Langile guztiek berdintasun baldintzetan parte hartzen dutela bermatzeko asmoz, Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren bidez, arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura, betiere haien deialdi publikoa egiten den arte kasuan-kasuan erabakitzen den erregelamenduzko prozedurari jarraituz.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 14ko 434/2018 Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Neurofisiologiako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostua betetzeko bitarte baterako, merezimendu-lehiaketa bitartez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren ekainaren 20ko 1118E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Jarduketak bukatuta, merezimendu-lehiaketaren epaimahaiak deialdiko gutxieneko puntuazioa gainditu duen izangaia proposatu du burutza bitarte baterako betetzeko.

Kontuan izanik aurreko guztia eta deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa, bidezko da Iñaki García de Gurtubay Gálligo izendatzea bitarte baterako. Izendapenak urtebeteko iraupena izanen du, eta 3 urtera arte luza daiteke.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Iñaki García de Gurtubay Gálligo, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, izendatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Neurofisiologiako Laguntza Zerbitzuko buru, bitarte baterako, hain zuzen ere lanpostuaren jabetza hartzen duenetik urtebeterako.

2. Interesdunak izendapena jakinarazten zaionetik hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzari, Profesionalen Zuzendaritzari eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Unitateari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko uztailaren 18an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1809547