2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Laburpena, oinarrizko kirola egiten duten Lizarrako kirol klubei diru-laguntzak emateko 2018ko deialdiarena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 28.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 407205.
–Deialdiaren xedea: diru-laguntzak arautzea egoitza soziala Lizarran edukita 2017-2018 denboraldian oinarrizko kirola egiten duten kirol klubentzako.
Diru-laguntzaren helburua da sustatzea kirola egitea eta klubak dauden txapelketetan parte-hartzea, txapelketa horietan parte hartzeak dakartzan gastuen zati bat ordaintzen lagunduz.
Onuradunak: egoitza soziala Lizarran edukita oinarrizko kirola egiten duten kirol klubak.
Oinarri arautzaileak: diru-laguntzaren oinarri arautzaileak deialdia onesten duen erabakiaren eranskinean daude, alegia, egoitza soziala Lizarran duten kirol klubei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duen erabakiaren eranskinean.
–Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 73.675 eurokoa da.
–Eskabideak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea 30 egunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Lizarran, 2018ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1808906