2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KASEDA
Pinuen oihan enkantea
Kasedako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, pinuen oihan aprobetxamendu hau adjudikatzeko:
Lote bakarra, PFEC oihan ziurtagiriduna, Kasedako mugarteko honako alderdi hauetan: Bartullo, Barranco de Bartullo, Aguilar, Chucho del Aguilar, Valdelecuajo, Alto de la Sierra, Monte de San Pedro, Laorita, Chaparral, Valdecañuelos, Lifuentes, Artosa, Alto de la Sierra eta Malcuerno. Jarduketaren herri-lurretako azalera 165 hektareakoa da (jarduketaren azalera partikularra, berriz, 1,5 ha-koa) eta bolumena, osotara, 10.126 m³-koa.
Hasierako prezioa: 101.260,00 euro (BEZa kanpo).
Behin-behineko fidantza: %2.
Baldintza ekonomiko-administratiboen agiria eta baldintza tekniko partikularren agiria Kasedako Udalaren Idazkaritzan daude eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu dira.
Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Udalaren Idazkaritzan (Merkatuko plaza, 2. Kaseda), 2018ko abuztuaren 20ko 13:00ak baino lehen.
Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 229.6 artikuluari jarraituz, enkantearen behin-behineko adjudikazioaren emaitzak seiren bat hobetzeko epea iragan beharko du.
Proposamenak noiz ireki: 2018ko abuztuaren 20an, 13:00etan.
Kasedan, 2018ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1808855