140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2250/2018 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita hautapen prozedura gainditu dutenen zerrenda, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdian (urtarrilaren 26ko 300/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen).

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 26an emandako 300/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdia onetsi zen.

Ebazpen hori 2018ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 29koan.

Hau zen deialdiko lanpostu kopurua: hezkuntzako ikuskatzailearen (euskara) zazpi lanpostu, 30522, 31580, 31733, 32406, 33934, 38016 eta 38022 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan; hezkuntzako ikuskatzailearen (gaztelania) sei lanpostu, 32635, 32968, 33231, 33410, 33602 eta 36275 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan; eta hezkuntzako ikuskatzailearen (gaztelania) lanpostu bat, desgaitasuna dutenentzako txandakoa, 32318 zenbakia duena plantilla organikoan.

Desgaitasuna dutenentzako txandari dagokionez, deialdian ezartzen zen ezen bete gabe galdituz gero txanda irekiko lanpostuei gehituko zaiela.

Deialdiaren bederatzigarren oinarrian ezartzen denez, hizkuntza bakoitzean zenbat lanpostu iragarri dituzten, praktikaldira hainbat izangai igaroko dira probaren zati guztiak gainditu dituzten izangaien artetik, betiere oposizioaldiko eta lehiaketaldiko guztizko puntuazioaren araberako hurrenkeran, eta fase horien guztizko puntuazioa kalkulatzeko oposizioaldia bi herenetan haztatuko da eta lehiaketaldia heren batean.

Betiere deialdiarekin bat, ezin izanen da deklaratu, inolaz ere, hizkuntza bakoitzean iragarritako lanpostu kopurua baino izangai gehiagok gainditu dutela hautapen prozedura, eta proposamenen bat arestian ezarritakoaren aurkakoa bada, deuseza izanen da zuzenbide osoz.

Hautapen prozedura honetan parte hartu duten bi epaimahaiek proposamena igorri dute, probak gainditu dituzten pertsonekin, aurreko paragrafoan azaldu bezala ordenaturik, Giza Baliabideen Zerbitzuak onets dezan hautapen prozedura gainditu dutenen zerrenda.

Bestalde, prozedura honetan parte hartu duten lau pertsonak proba guztiak gainditu dituzte, bai gaztelaniaz bai euskaraz. Barneko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak eskatuta, bi hizkuntzetako bat hautatu dute.

Azkenik, deialdiaren bederatzigarren oinarriak xedatzen du ezen hizkuntza bakoitzeko onartuen zerrendak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez onetsiko direla, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko direla.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onestea hautapen prozedura gainditu dutenen zerrenda, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdian (Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 26ko 300/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen).

–María de la Palma Tocón Gómez, Joseba Iñaki Ozkoidi Pérez, José Alberto Urrutia Lecumberri, Pedro Antonio Reyes Pastor, Antonio Bellido Pérez eta Cristina Baez Villa, gaztelaniaz.

–María de la Cruz Delgado Salmerón, Arantxa Zuriarrain Íñiguez, Eva Carmen Pérez Gamboa eta Isabel Sánchez Azcona, euskaraz.

2. Deialdi honen bidez onetsitako oposizio-lehiaketa gainditzen dutenek, baldin eta hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko hautapen prozesua beste hezkuntza administrazio batean ere gainditu badute eta aukeratzen badute beste administrazio horretan izendatzea praktiketako funtzionario, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako eskabidea aurkeztu beharko dute bost egun balioduneko epean, gainditu dutenen zerrenda argitaratzen denetik hasita, deialdi honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiei uko egiteko. Uko egiten ez bada, praktiketako funtzionario bihurtzeko izendapena onartzeak berekin dakar hautapen prozesu honi isilbidez uko egitea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean, hautatzen diren izangaiek aukera hauek izanen dituzte:

a) Giza Baliabideen Zerbitzuari eskatzea praktikaldia egin beharraz salbuestea, betiere frogatzen badute gutxienez urtebetez aritu direla ikuskatzaile lanetan behin-behinekoz. Praktikaldia egiteaz salbuesten direnak, eginkizunak betetzeari begira, hezkuntzako ikuskatzailetzaren kidegoari atxikita egonen dira praktikaldia bitartean, harik eta hautapen prozesuaren espedientea onesten den arte eta hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko karrerako funtzionario izendatzen diren arte. Praktikaldia egin beharrik ez badute ere, esleitzen zaien destinoan praktiketako funtzionario gisa hastea erabakitzen dutenei ez zaie praktikaldiaren ebaluaziorik eginen, eta egoera horretan jarraituko dute harik eta hautapen prozeduraren espedientea onetsi arte eta hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko karrerako funtzionario izendatu arte.

b) Praktikaldiko ordainsariak jasotzea: hautatzen diren izangaiek, zeinahi delarik ere indarreko araudiaren arabera dagokien lan edo administrazio egoera, praktiketako funtzionario diren bitartean ordainsariak jasotzeko eskaera egin beharko dute, otsailaren 10eko 456/1986 Errege Dekretuan ezarri bezala, horren bidez ezartzen baitira praktiketako funtzionarioen ordainsariak (errege dekretu hori otsailaren 21eko 213/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatu zen). Aurrekoa gorabehera, praktikaldia bitartean benetan bete behar duten lanpostuari dagozkion ordainsariak jasotzea aukeratzen duten izangaiek lanpostu horri oro har esleitutako ordainsari guztiak jasoko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira eta Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, eta sartzeko hautapen prozesua gainditu dutenei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan daitezen.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunei adieraziz gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dutela ebazpen honen eta bere eranskinen aurka, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

Iruñean, 2018ko uztailaren 5ean.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Iglesias Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1808853