140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udalaren aurrekontuaren egonkortasuna bermatzeko ekonomia
eta finantza plana. Onespena

Udalak, 2018ko ekainaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea aurrekontuak orekatzeko ekonomia eta finantza plana, 2018ko ekitaldiari dagokiona.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik.

Ekonomia eta finantza planaren kopia bat jendearen eskura dago, Osoko Bilkurak onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2018ko uztailaren 4an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1808779