140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2017ko uztailaren 12ko osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Zangozako Udalaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatzen denari jarraituz tramitatu zen espedientea, lege hori aldatzen duen 15/2002 Foru Legean onetsi zen testu berriak dioenaren arabera; jendaurreko epean egindako erreklamazioak ebatzi eta hasierako testuaren zenbait determinazio doitu ondoren, Udalak, 2018ko maiatzaren 29ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi du ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz, ordenantzaren testu osoa egindako aldaketekin argitaratzen da eta, lege beraren 326. artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantza honek ondorio juridikoak sortuko ditu testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Zangozan, 2018ko ekainaren 12an.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.

ZANGOZAKO UDALAREN HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

I. TITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honek arauak ezartzea du xede, Zangozako udal-mugarteko herri-lurretako ondasunen administrazioa, erabilera, defentsa, berreskuratzea eta aprobetxamendua egiteko.

2. artikulua. Definizioa.

Herri-lurretako ondasunak dira herri honetako bizilagun guztiek aprobetxatu eta erabil ditzaketenak.

3. artikulua. Izaera.

Herri-lurretako ondasunak besterenezinak, preskribaezinak eta enbargaezinak dira eta ez dute beren gain tributurik izango.

Haien izaerak eta tratamendu juridikoak ez dute aldaketarik izango, edozein dela ere haiek aprobetxatu edo erabiltzeko era.

4. artikulua. Araubide juridikoa.

Hauek dira herri-lurretako ondasunen gaineko arauak: Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea; Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua; Nafarroako Foru Zuzenbide Administratiboaren gainerako arauak; Herri-lurren ordenantza hau eta, bestela, Foru Zuzenbide Pribatuaren arauak, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 40. artikuluko hirugarren apartatuan xedatua deusetan galarazi gabe.

II. TITULUA

Administrazioa eta erabilera

5. artikulua. Ahalmenak.

Zangozako Udalari dagokio herri-lurretako ondasunen gainean xedatu, administratu, antolatu eta haien aprobetxamendua arautzeko ahalmena, ordenantza honetan azaltzen den moduan.

Herri-ondasunen gainean Zangozako Udalak hartzen dituen erabakiek Nafarroako Gobernuaren baimena beharko dute Toki Administrazioari buruzko Foru Legean ezarritako kasuetan.

6. artikulua. Desafektazioa.

Lurzati txikiak saldu edo trukatzeko desafektazioa egin aurretik, Nafarroako Gobernuak haien onura publiko edo soziala deklaratu beharko du eta, hori baino lehen, Zangozako Udalak justifikatu beharko du dagoen asmoa ez dela beste bide batzuen bitartez lortzen ahal, hala nola lagapena eginez edo kargak ezarriz, horiek lehentasunezko aukerak baitira.

Herri-lurretako ondasunak desafektatu ondoren beste batzuei lagatzeko edo kargak ezartzeko hartzen diren erabakietan, itzultze klausula sartuko da, egintza horien helburuak edo baldintzak desagertu edo betetzen ez diren kasuetarako.

Halakorik gertatzen bada, lur horiek Zangozako Udalaren ondarera itzuliko dira herri-lurretako ondasun gisa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140. artikuluan eta Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

III. TITULUA

Herri-lurretako ondasunak defendatu eta berreskuratzea

7. artikulua. Betebehar orokorrak.

Zangozako Udala herri-lurretako ondasunak zaindu, defendatu, berreskuratu eta hobetzeaz arduratuko da, eta kontra egingo dio edozein pribatizazio saiori edo horientzat kaltegarri izan daitekeen edozein ekintzari.

8. artikulua. Jabetza berreskuratzea.

Zangozako Udalak berez eta noiznahi berreskuratzen ahal du herri-lurretako ondasunen jabetza, aurretik legelariaren txostena ikusi eta interesdunari entzunaldia emanda. Beharrezkoa denean, ekintza zibilak sustatuko ditu, herri-lurretako ondasunak berreskuratu eta defendatzeko.

9. artikulua. Jabetza Erregistroaren ediktuak.

Zangozako Udalak Jabetza Erregistroak igortzen dizkion ediktuen berri emango dio Nafarroako Gobernuari, finken inmatrikulazioa edo herri-lurrekin mugakide diren finken hedadura soberakina dela eta. Udalak osoko bilkuran hartu beharko du jakinarazpen horiei buruzko erabakia.

10. artikulua. Transakzioak. Nafarroako Gobernuaren onespena.

Zangozako Udalak Nafarroako Gobernuaren aldez aurreko onespen berariazkoa beharko du, ondasunak herri-lurretako ondarerako berreskuratzearren transakziorik egin nahi izanez gero.

11. artikulua. Eskubideen iraungipena.

Zangozako Udalak administrazio bidea erabiliko du beti, baimen, emakida edo beste zernahiren kariaz herri-lurretako ondasunen gainean sortutako eskubideak eta haiek ekarritako okupazioak iraungitzeko, eta ahalmen hertsatzaileez baliatuz. Aldez aurretik kalte-ordaina eman ala ez, zuzenbidearen arabera izango da.

12. artikulua. Kontratuen interpretazioa.

Zangozako Udalak, herri-lurretako ondasunei buruzko kontratuetan partaide denean, kontratuak interpretatuko ditu, eta haiek betetzean sortzen diren zalantzak argituko.

Interpretazioen gaineko erabaki horiek berehala hartuko dute indarra, eta ez dute galaraziko kontratistek bide jurisdikzionalean behar den deklarazioa lortzeko duten eskubidea.

13. artikulua. Ofizioz berreskuratzea eta herritarren ekintza.

Zangozako Udalak herri-lurretako ondasunak defendatzeko bidezko diren ekintzak sustatzen ez dituenean, herritarren ekimena posible izango da; uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritako eran.

Udalak berez berreskuratzen ahalko du, noiznahi, herri-lurretako ondasunen jabetza, aldez aurretik dagokion prozedura abiarazita, ofizioz edo salaketa bidez, interesdunari entzunaldia emanda eta legelariak txostena idatzita, non agertuko baitira usurpatu den ondasuna egiaztatzeko behar adina agiri eta froga. Hori guztia Toki Administrazioari buruzko foru legedian ezarritako prozedurari jarraikiz.

Orobat, Udalak egintza zibilak sustatuko ditu, horiek beharrezkoak direnean herri-lurretako ondasunak berreskuratzeko eta defendatzeko.

IV. TITULUA

Herri-lurretako ondasunen aprobetxamendua

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

14. artikulua. Zangozako Udala ahaleginduko da herri ondasunen ekoizpena abian jartzen, hobetzen eta ahalik egokien aprobetxatzen.

15. artikulua. Ordenantza honek aprobetxamendu hauek arautzen ditu:

A.–Laborantzarako herri-lurren aprobetxamendua.

B.–Herri-lurren aprobetxamendua familia-baratzeetarako.

Aprobetxamendu horiek herri-lurretako lurzatietan egingo dira, banaka zein multzoetan bildurik.

16. artikulua. Orokorrean, herri-lurretako aprobetxamenduen onuradun izateko, familia unitatearen titularrak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Adinez nagusi izatea edo adingabeko emantzipatu edo judizialki gaitua.

b) Biztanleen Udal Erroldan bizilagun gisa inskribatua egotea gutxienez sei urte lehenagotik.

c) Zangoza herrian urtean bederatzi hilabetez, gutxienez, jarraian egiazki bizitzea.

d) Udalarekiko betebehar fiskalak ordainduta izatea.

17. artikulua. Etxebizitza berean bizi diren guztiak familia unitateko kidetzat hartuko dira. Nolanahi ere, familia unitate independentetzat hartuko da guraso erretirodunek osatua, familiakoekin bizi arren; haien diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldata baino apalagoak badira.

Artikulu hau ulertzerakoan sor daitezkeen zalantzak Zangozako Udalak ebatziko ditu, osoko bilkuran eta banan-banan, interesdunei entzun eta Landa eta Hirigintzako Batzordeak txostena egin ondotik.

II. KAPITULUA

Laborantzarako herri-lurren
eta familia-baratzeen aprobetxamendua

1. ATALA

Aprobetxamendu moduak

18. artikulua. Laborantzarako herri-lurren aprobetxamenduak hiru modutan egingo dira:

a) Herritarren arteko lehentasunezko aprobetxamenduak.

b) Herritarren arteko zuzeneko adjudikazioko aprobetxamenduak.

c) Udalaren ustiapen zuzena edo enkante publikoaren bidezko adjudikazioa.

Laborantzako lurren aprobetxamenduak adjudikatzeko prozesua egiteko, Zangozako Udalak aurreko apartatuan zehaztutako modalitateak aplikatuko ditu hurrenez hurren.

Herri-lurren aprobetxamenduaren adjudikazioak, aurreko artikuluan jasotako moduetako edozeinetan, inolaz ere ez dakar berekin Nekazaritzako Politika Bateratuarekin (NPB) loturiko eskubiderik adjudikazio hartzailearendako, eskubide horiek arautzen dituzten xedapenek zuzenean esleitzen baitzaizkie landatzaileei. Horregatik, adjudikazio hartzaileek, herri-lurrak adjudikatuak izan ondoren, haien laborantza lotu beharko dute izan ditzaketen NPBko eskubideekin.

2. ATALA

Herritarren arteko lehentasunezko aprobetxamenduak

19. artikulua. Onuradunak.

1. Aprobetxamendu modu honen onuradun izateko, familia unitatearen titular diren herritarrek 16. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte eta, familia unitateko kide bakoitzarengatik, diru-sarrerek lanbidearteko gutxieneko soldataren %30 baino txikiagoak izan beharko dute, edo familia unitatearen diru-sarrerek, guztira, soldata eta erdiaren azpitik egon.

2. Familia unitatean ezintasun fisikoa edo psikikoa duten kideak baldin badaude, agiri bidez frogatuta, lanbide arteko gutxieneko soldataren %60aren pareko diru-sarrera kontatuko da kide bakoitzeko.

3. Adjudikazio-hartzaileek artikulu honetan jasotzen diren baldintzak bete beharko dituzte adjudikazioak dirauen bitartean, eta Udalak noiznahi ikuskatzen ahalko du baldintzak betetzen ari ote diren.

4. Artikulu honetan aipatzen diren errenta mailak zehazteko irizpideak, ordenantza honetako 37. artikuluan xedatutakoa betez, familia unitateko kideei dagokien PFEZaren aitorpenetik ateratzen diren datuetan oinarrituko dira.

20. artikulua. Eredu-lotea: azalerak eta koefizienteak.

1. Honako azalera hau ezarri da eredu-lotearentzako, aprobetxamendu modalitate honetan:

–Ureztaketa tradizionaleko lotea: katastroan izendapen horren pean jasotako lurzatiak.

  • Eredu-lotea: 7,86 ha (gutxi gorabehera).

–Lehorreko lotea: katastroan izendapen horren pean jasotako lurzatiak.

  • Eredu-lotea: 7,12 ha (gutxi gorabehera).

2. 19.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioz onuradun suertatzen direnei entregatuko zaizkien loteak, familia unitateko kideen kopuruaren arabera, ereduko loteari koefiziente hauek aplikatuz aterako dira:

a) Hiru kide bitarteko familia unitateak: 1 koefizientea.

b) Lautik sei kide bitarteko familia unitateak: 2 koefizientea.

c) Zazpitik bederatzi kide bitarteko familia unitateak: 3 koefizientea.

d) Bederatzi kidetik gorako familia unitateak: 5 koefizientea.

3. Kontuan hartuz herritarren arteko lehentasunezko aprobetxamendurako finkatutako baldintzak betetzen dituzten familia unitate kopurua, herri-lurren ezaugarriak eta herriko baldintza sozialak, Zangozako Udalak, aldez aurretik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren baimena jasota, ordenantza honen 19. eta 20. artikuluetan adierazitako faktoreak beheratu ahalko ditu proportzionalki eta arrazoituz, baina inoiz ez igo. Halakoetan, Udalak laborantzako herri-lurren ehuneko berrogeita hamar erabiliko du, gutxienez, banaketa modu honetarako.

21. artikulua. Erabiltzeko epea.

1. Aprobetxamendua erabiltzeko epea hamar urtekoa izango da.

22. artikulua. Onuradunak ordaindu beharreko kanona.

Onuradunek ordaindu beharreko kanona ezin izango da eremuan antzeko ezaugarriak dituzten lurren errentamendu-prezioaren ehuneko berrogeita hamar baino handiagoa.

Aprobetxamendu mota honetarako kanona ezartzeko, 7. eranskinean lehorreko eta ureztatzeko lurzatietarako ezarritako aurreko ehunekoa aplikatuz ateratzen dena izango da.

Aipatu kanona urtero berrituko da, prezio igoeraren arabera erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onetsitakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 27. artikulua).

Aprobetxamendurako Udalak ezarritako kanonaz gainera, onuradunen kargurakoak izango dira lurzatiari dagokion ureztaketa eskubideagatik eta egiten dituen ur erabileraren tasengatik Ureztatzaileen Elkarteak igortzen dituen kopuruak.

Nolanahi dela, kanonak berdinduko ditu, gutxienez, Udalak herri-lur horiekin dituen gastuak, jabetzagatik, kontserbazioagatik eta bertan egindako hobekuntza lanengatik.

23. artikulua. Zuzeneko laborantza pertsonala.

Onuradunek zuzenean eta pertsonalki landu beharko dituzte herri-lurretako lurzatiak eta ezin dituzte errentan eman edo ustiatu, lan pertsonala ez den beste moduren baten bidez.

Onuradunei adjudikatutako lurzatien laborantza hainbaten artean egitea ere zuzeneko laborantza pertsonaltzat hartuko da, haiek kooperatibetan edo legez eratutako lan taldeetan elkartzen direnean eta kide guztiek 16. eta 19. artikuluetan adierazitako baldintzak betetzen badituzte.

Herri-lurretako lurzatien aprobetxamenduetan, familia unitate onuraduneko kideen artean, eta ez beste inorekin, egingo da laborantza zuzenean. Laborantza pertsonalki egitea lurra norberak lantzea da; hots, lan fisikoak egitea lan administratiboez gainera. Adjudikazio-hartzailea ezin da ordeztu nekazaritzako lanetako zeregin nagusi edo funtsezkoak egiteko. Hau da:

–Familia unitateak nekazaritzako lanak egiteko beharrezkoa den makineria eduki behar du, beren jabetzakoa edo hirugarren batek lagatakoa.

–Familia unitateko titularrak edo beste kide batek –ez beste inork– igo behar dute traktorean eta nekazaritzako lanak egin behar dituzte; horien artean lurra landu, erein eta ongarritu. Uzta biltzea ez da laborantza pertsonalean sartzen.

–Herri-lurretako aprobetxamenduaren onuradun izateari utziko dio nekazaritzako lanak pertsonalki egiten ez dituenak, uzta biltzea eta makineria bereziarekin egiten den bestelako lan ez ohikoak izan ezik familia unitateak dauzkan lurretan. Era berean, ezingo dute onuradun izan apartzerian, errentamenduan edo bestelako laborantza araubidean beren lurrak hirugarrenei laga dizkietenek.

24. artikulua. Laborantzarako ezintasuna.

Alabaina, laborantza zuzenean eta norberak egiteko ahalmenik ez da galduko, udal honen iritzian, laborantza norberak egitea eragozten dion eritasun edo aldi bateko beste arrazoirengatik soldatapekoak hartzen direnean. Halako kasuetan Udalari jakinarazi beharko zaio zein diren gerora gertatu diren arrazoi horiek. Ezintasun fisikoa edo zuzeneko laborantza pertsonala galarazten duen arrazoia agiri bidez egiaztatu beharko da eta Udalak osoko bilkuran emango dio baiespena edo ezespena, Hirigintza eta Nekazaritza Batzordeak txostena egin eta gero.

Ezintasun fisikoa edo besteren bat izateagatik onuradunak ezin baditu lurzatiak zuzenean eta norberak landu, adjudikatzeko momentuan edo aprobetxamenduaren epean, udal honek adjudikatu egingo ditu hurrengo aprobetxamendu moduen bidez, hau da, herritarrendako adjudikazio zuzeneko aprobetxamenduaren edo enkantearen bitartez. Zangozako Udalak lurzatien titularrei ordainduko die adjudikaziotik ateratako diru kopurua, kanonari dagokiona kendu ondoren.

Hori interesdunak eskatu beharko du, eta norberaren zuzeneko laborantza galarazten duen arrazoia agiri bidez egiaztatu beharko da, eta Udalak osoko bilkuran emango dio baiespena edo ezespena, Hirigintza eta Nekazaritza Batzordeak txostena egin eta gero.

25. artikulua. Egiaztapenak eta adjudikatutako herri-lurretako lurzatiak kentzea.

Zangozako Udalak, adjudikazioa egin denetik, edozein unetan egokiak iruditzen zaizkion egiaztapenak egin eta onuradunei behar dituen agiriak aurkez ditzaten eskatzen ahalko die, era horretan egiaztatu ahal izateko laborantza zuzenean eta norberak egiten duela.

Pentsatzekoa da honako egoera hauetakoren batean, besteak beste, dauden onuradunek ez dutela lurra zuzenean lantzen:

a) Nekazaritzako makineria edukita ere, ez dituenean haiek erabiltzen ez adjudikatu zaizkion herri-lurretako lurrak ez haren familia unitateko kideen laborantzako lurrak lantzeko.

b) Ondoko alderdi hauen gaineko egiaztagiriak eskatu eta agindu epean aurkezten ez dituenak: erregaiak erostea, lehengaiak (haziak...) erostea eta produktuak saltzea, bestelako lanak egitea.

c) Familia unitatean laborantzako lurrak edukita, horiek hirugarrenei lagaturik dituztenak, dela errentamenduan, apartzerian edo bestelako laborantza modu batean.

d) Beren kasa egiten ez dituztenek beren herri-lurretako lurzatietan eta familia unitatearen laborantzako lurretan egin beharreko laborantzako lan guztiak, uzta biltzea eta makineria bereziarekin egiten diren bestelako lan ez ohikoak izan ezik, 22. artikuluan xedatua salbu.

e) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga aitorpenean nekazaritzako etekinak aitortzen ez dituztenak.

f) Adjudikaturiko lurzatien ehuneko 80 gutxienez lantzen ez dutenek, ez bada lugorri gisa edo laborantzatik kendutako lur gisa utzi eta Udalari jakinarazi diotela. Lurzati bera inolaz ere ez da utziko erein gabe bi urtez jarraian.

g) Udal zerbitzuen edo Hirigintza eta Nekazaritza Batzordearen txostenen arabera, adjudikatu zaizkien lurzatiak zuzenean eta berek lantzen ez dituztenek, aurreko artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Egiaztatze horien ondorioetarako, adjudikazio-hartzaileek Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu behar dute urtero, abuztuaren 15a baino lehen, honako dokumentazio hau:

–PFEZaren aitorpena, nekazaritza jardueratik eratorritako diru-sarrerak aitortzen direla frogatzeko.

–Haziak, ongarriak, herbizidak erosi eta ordaindu izanaren egiaztagiriak.

–Nekazaritza Politika Erkidearen aitorpena.

–Erretirodun adjudikazio-hartzaileek, halakorik bada, Gizarte Segurantzak baimendutako lanaren eta pentsioaren bateragarritasunaren agiria.

–Lurzatiak lantzearen gainean Udalak eskatzen dien beste edozein agiri.

Lurzatien adjudikazioa egin ondoren, Udalak aprobetxamendua kenduko die laborantzak zuzenean egiten ez dituzten edo beren laborantza beste batzuei lagatzen dieten familia unitateei, halakorik egiaztatzen bada ofizioz zein salaketa baten bidez. Zehapen ekonomikoa ordaindu behar izateaz gainera, adjudikazio-hartzaileak aprobetxamendua galduko du ezarritako epea bukatzeko falta den denborarako, eta ezin izango du beste adjudikazio bat eskatu harik eta epe hori iragan arte. Onuradunek, herri-lurrak kentzen bazaizkie, familia unitateko kidea ez den hari apartzerian, lagapen moduan edo ereiten utzitako unetik lortutako mozkinak Udalaren Diruzaintzan sartu beharko dituzte. Lurra kentzeko, aurretik Zangozako Udalak espedientea irekiko du eta interesdunei entzutea emango zaie.

26. artikulua. Herri-lurren xedea.

Onuradunek ezin izango dituzte landu adjudikatu zaizkien herri-lurrak adjudikazioan ezarritako xedea ez bezalako beste erabilera, aprobetxamendu edo laborantza motarako, Udalak espresuki emandako baimena ez badute.

3. ATALA

Herritarren arteko zuzeneko adjudikazioa

27. artikulua. Lurzatiak 2. atalean ezarritakoaren arabera banatu ondoren, gelditzen diren laborantzako lurrak, bai eta onuradunek berek zuzenean lantzen ez dituzten lurzatiak ere, zuzenean adjudikatuko dira ordenantza honen 16. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia unitateko titularrak diren herritarren artean.

28. artikulua. Loteen azalera.

1. Herritarren artean zuzenean adjudikatuko diren loteen azalera Udalak zehaztuko du, lehentasuna duten herritarrendako adjudikazioa egin ondotik. Gelditu diren lurren azaleraren eta sarturiko eskabide kopuruaren arabera egingo da adjudikazioa.

2. Familia unitate bakoitzari aprobetxamendu mota honetan dagokion azalera zehazteko, honako irizpide hauek hartuko dira oinarri:

a) Familia unitatearen diru-sarrerak, alderantzizko proportzioan.

b) Ustiategiaren azalera, alderantzizko proportzioan.

c) Familia unitateko kide kopurua.

d) Beste irizpide batzuk.

3. Irizpide horiek aplikatzeko, Hirigintza eta Nekazaritza Batzordeak familia unitate bakoitzari puntuazio bat esleituko dio, arlo bakoitzean ezarrita dauden eskalen arabera ateratzen diren puntuak batuta:

a) Familia unitatearen diru-sarrerak.

Familia unitatearen urteko errenta izango da familia unitateko kideen diru-sarrera edo errenta indibidual justifikatuen batura.

Familia unitateko kideen Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztuta justifikatuko da familia unitatearen urteko errenta. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek egin behar izan zuten azken aitorpena aurkeztuko da.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egin beharrik ez badute, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Ogasun Departamentuak egindako errenten edo diru-sarreren gaineko zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da, eta toki entitateak beharrezkotzat jotzen dituen gainerako agiriak, familia unitatearen diru-sarrerak zein diren zehazteko.

Honela baloratuko dira:

a) Errenta maila. Familia unitatearen diru-sarrerak. Gehienez ere 40 puntu.

LGSa (lanbide arteko gutxieneko soldata) halako 2, gehienez ere

40 puntu

LGSa halako 2,01 eta halako 3 artean

30 puntu

LGSa halako 3,01 eta halako 4 artean

25 puntu

LGSa halako 4,01 eta halako 5 artean

20 puntu

LGSa halako 5,01 eta halako 6 artean

15 puntu

LGSa halako 6,01 eta halako 7 artean

10 puntu

LGSa halako 7 alditik gora

5 puntu

Datuak (LGSa halako, eta ataratako puntuak) bi dezimalekin biribilduko dira.

b) Familia unitatearen nekazaritzako ustiategiaren tamaina: gehienez ere 20 puntu.

Familia unitatearen nekazaritzako ustiategitzat hartzen da, ondorio hauetarako, titular eskatzaileak eta familia unitateko beste edozein kidek daukan lurzati multzoa, dela jabetzan, errentamenduan edo beste edozein motatako aprobetxamendu moduan, dela Zangozako udal-mugartean dela beste edozein udalerritan. Lurzatien jabetza entitate juridikoei (sozietateak...) dagokienean, familia unitateko kideei dagokien azalareraren ehunekoa konputatuko da.

Honela baloratuko dira:

Ureztalurreko 20 ha baino txikiagoa

20 puntu

Ureztalurreko 20,01 ha eta 40,00 ha artean

15 puntu

Ureztalurreko 40,01 ha eta 60,00 ha artean

10 puntu

Ureztalurreko 60,01 ha eta 80,00 ha artean

5 puntu

Ureztalurreko 80,01 ha eta 100 ha artean

3 puntu

Ureztalurreko 100 ha baino handiagoa

2 puntu

Datuak bi dezimalekin biribilduko dira.

Ustiategiko lehorreko lurrei dagokiena ateratzeko, ureztalurretako ha bati lehorreko lurretako 2 ha-ren balioa ematen zaio.

c) Onuradun familia unitateko kide kopurua. Gehienez ere 10 puntu.

Kide bakar bateko familia unitatea (eskatzailea)

2 puntu

2 kideko familia unitatea

5 puntu

Bi kidetik gorako familia unitateak

7 puntu

Diru-sarrerarik gabeko familia unitateko kide bakoitzagatik

Aurretik dauden puntuei beste bat gehitzen zaie

d) Beste irizpide batzuk. Gehienez ere 25 puntu.

Beste irizpide batzuk. 25 puntura bitarte

Ogibide nagusia nekazaritza duen titular edo familia unitateko kide bakoitzeko

25 puntu

Ogibide nagusia nekazaritza duena izan gabe, titularra edo familia unitateko kide bat Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan izena emanda badago eta nekazaritzako jardueraren arabera norberaren konturako langileen araubide berezian edo autonomoetan alta emanda badago

15 puntu

Titularra edo familia unitateko kide bat Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan izena emanda badago

5 puntu

Aurreko irizpideetatik bakarra baloratuko da. Familia unitate bakoitzean haietako bat bakarrik baloratu ahalko da.

e) Hobekuntzak egitea aurreko aprobetxamendu aldian adjudikaturiko herri-lurraren lotean (1). 5 puntu gehienez.

Aprobetxamendua bukatzean lurzatiaren onurarako gelditzen diren hobekuntzak egin izana puntuatuko da. Horretarako, hobekuntza horien balorazio teknikoa egingo da.

(1) Hau ez zaio aplikatuko ordenantza honen aldaketa onetsi ondoren egiten den lehen adjudikazioari.

4. Zatiketa egingo da, aprobetxamendu mota honetarako dagoen lurraren azalera zati familia unitate onuradun guztiei esleitutako puntuen kopurua, eta ateratzen den zatidura izango da puntu bakoitzari dagokion azalera. Eragiketa hori egingo da alde batetik lehorreko lurrekin eta beste alde batetik ureztalurrekin. Hori ikusirik, familia unitate bakoitzari esleituko zaio bere puntuazioaren arabera dagokion bataren edo bestearen azalera puska.

Aurreko hori horrela izanik ere, lurzatien gaur egungo konfigurazioa kontuan hartuz, lehorreko lurrena zein ureztalurrena, lurraren kalitate desberdinak eta abar, ezinezkoa da azalera zehatzak esleitzea familia unitate bakoitzaren puntuazioarekin. Horretarako, loteak adjudikatzeko, eskatzaileak lau tartetan sailkatuko dira, bakoitzak lortzen duen puntuazioaren arabera. Era berean, azaleraren arabera sailkaturiko loteak egingo dira beste lau tartetan. Puntuazio tarte berean dauden eskatzaileek dagokien tarteko lurzatiak hautatzen ahalko dituzte, puntuazioaren hurrenkerari jarraikiz, puntuazio handiena lortu dutenengandik hasita.

Azalerak orekatzeko xedez, ureztalurren ordez lehorreko lurrak ematen ahalko dira, edo alderantziz, proportziotzat hartuz ureztalurretako ha edo zatiki bakoitzetik lehorreko lurretako bi ha edo zatikiren baliokidea.

5. Gertatuko balitz lehentasuna duten herritarrendako adjudikazio zuzena egin ondotik, aurkeztutako eskaerak laborantzako lurrak baino gehiago direla, eskaerak barematuko dira, eta ogibide nagusia nekazaritza izan gabe, diru-sarrera handiagoak dituzten familia unitateetako titularren eskaerak kenduko dira.

29. artikulua. Adjudikaziorako eta uko egiteko epea.

1. Lote edo aprobetxamendu mota honen erabilera epea hamar urtekoa izango da.

2. Adjudikatutako loteari nork bere borondatez uko egiten badio adjudikazio epearen barrenean, hartaz baliatzeko eskubidea galduko da epeak dirauen bitartean, hurrengo banaketa orokorra egin bitartean.

30. artikulua. Aprobetxamendu kanona.

Aprobetxamendu mota honetarako kanona ezartzeko, 7. eranskinean lehorreko eta ureztatzeko lurzatietarako ezarritakoa da.

Aipatu kanona urtero berrituko da, prezio igoeraren arabera erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onetsitakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 27. artikulua).

Aprobetxamendurako Udalak ezarritako kanonaz gainera, onuradunen kargurakoak izango dira lurzatiari dagokion ureztaketa eskubideagatik eta egiten dituen ur erabileraren tasengatik Ureztatzaileen Elkarteak igortzen dituen kopuruak.

31. artikulua. Zuzeneko laborantza pertsonala.

Adjudikazio-hartzaileak berak zuzenean landuko ditu lurrak, eta aprobetxamendu mota honi aplikatuko zaio, baita ere, ordenantza honetako 23. eta 25. artikuluetan zehaztutakoa.

32. artikulua. Herri-lurretako loteen xedea.

1. Herritarrendako adjudikazio zuzeneko onuradunek ezin izango dituzte landu adjudikatu zaizkien herri-lurrak adjudikazioan ezarritako xedea ez bezalako beste erabilera, aprobetxamendu edo laborantza motarako, Udalak espresuki emandako baimena ez badute.

2. Trukerik eginez gero ere, herri-lurretako lurzatien artean, Udalari jakinarazi beharko zaio, une oro jakin behar baita nor den herri-lurretako lurzatiak lantzen ari dena eta, beraz, nor den ordenantza honetako xedapenak betetzeko erantzukizuna bere gain duena.

Debeku da adjudikatutako herri-lurretako lurzatien eta jabetza pribatuko beste batzuen artean trukea egitea.

4. ATALA

Familientzako baratzeen aprobetxamendua

33. artikulua. Familientzako baratzeen aprobetxamendua.

1. Zangozako Udalak, eskaera egiten duten familia unitateen titularrei, familientzako baratzeetarako lurra adjudikatuko die aprobetxamendu mota horretarako erreserbaturik dauden herri-lurretako lurzatietan.

a) Onuradunak. Onuradun izan ahalko dira baldintza hauek betetzen dituztenak:

–Ordenantza honen 16. artikuluan ezarritakoak.

–Familia unitateko kideren batek ere ez edukitzea antzeko lursailik jabetzan:

b) Zuzeneko laborantza pertsonala. Baratzea norberak zuzenean landuko du, ordenantza honen 23. eta 25. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

c) Adjudikazioaren epea: hamar urte.

d) Azalera: lurraren azalera 500 m² eta 1.500 m² bitartekoa izango da, kontuan harturik zenbat eskaera eta zenbat lur dagoen.

e) Ordaindu beharreko kanona: 7. eranskinean azaltzen dena.

f) Laborantza mota. Baratzeko produktuak besterik ez dira landatuko.

g) Adjudikazioa. Udalak jendaurreko zozketa bidez adjudikatu du lurra, onartutako eskaeren artean.

2. Laborantza ekologikoa sustatuko da familientzako baratzeetan.

Aurreko apartatuaren arabera adjudikaturiko familientzako baratzeetan laborantza ekologikoa sustatzeko xedez, gainerako zozketez at zozketatuko dira laborantza ekologikoaren ziurtagiria erdietsi duten familia-baratzeak, eta zozketa horretan parte hartu ahalko dute soilik aprobetxamendu mota horretan landu eta aipatu ziurtagiria erdietsi duten titularrek.

3. Helburu sozialeko baratzeen adjudikazioa.

Udalak baratzeen aprobetxamendua zuzenean adjudikatu ahalko die helburu sozialak dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei.

5. ATALA

Udalak zuzenean egindako ustiapena edo enkante publikoa

34. artikulua. Laborantzarako lurra soberan baldin badago, 2. eta 3. ataletan ezarritako prozedurak aplikatu ondoren, Udalak enkante publikoan adjudikatuko du urteko adjudikazioetarako edo zehaztuko den epe jakin baterako; hain zuzen ere, banaketa berria egin bitarte.

Udalak finkatuko du hasierako prezioa, eta eskualde honetan antzeko ezaugarriak dituzten lurrak errentan emateko prezioaren parekoa izango da. Lehenbiziko enkantea egingo da ordenantza hau onetsi ondotik, eta hasierako prezioak izango dira ordenantza honetako 30. artikuluan jasotzen direnak.

35. artikulua. Baldin eta aurreko artikuluan aipatzen den enkantea egin ondotik, oraindik ere gelditzen bada laborantzarako lurra soberan, Udalak zuzenean ustiatzen ahalko du.

6. ATALA

Laborantzako herri-lurrak herritarrei adjudikatzeko prozedura

36. artikulua. Laborantzako herri-lurrak herritarrei adjudikatzeko prozedura hasiko da Udalaren osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, gero ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta entitatearen taulan iragarkia jarriko, eskabideak onartzeko epea adierazita.

37. artikulua. Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea.

Herri-lurretako loteen adjudikazioan interesa duten familia unitateetako titularrek honako dokumentazio hau aurkeztu behar dute:

1. Eskabidea, I. eranskineko ereduaren araberakoa.

2. Familia unitateko titularraren zinpeko aitorpena, 2. eranskineko ereduaren araberakoa, laborantzako herri-lurretako aprobetxamenduen onuradun izateko ordenantza honetako 16. artikuluan jasotzen diren baldintzak betetzeari dagokionez.

3. Familia unitateko titularraren zinpeko aitorpena, 3. eranskineko ereduaren araberakoa, familia unitatea osatzen duten kideei dagokienez. Lehentasuna duten herritarren aprobetxamenduak eskatzen dituztenen kasuan, aitorpenean azalduko dira ezintasun fisikoa edo mentala duten kideak, halakorik bada.

4. Familia unitateko titularraren zinpeko aitorpena, 4. eranskineko ereduaren araberakoa, familia unitatearen ustiapenaren azalera (ha) deskribatzen duena.

5. Familia unitateko titularraren zinpeko aitorpena, 5. eranskineko ereduaren araberakoa, norberak bai norbere lurren bai eskatzen duen herri-lurreko lotearen zuzeneko laborantza egingo duelako konpromisoari buruzkoa.

6. Familia unitateko titularraren zinpeko aitorpena, 6. eranskineko ereduaren araberakoa, egoera partikularrei buruzkoa (eskatzaile erretirodunak).

7. Familia unitatea osatzen duten kideen PFEZaren aitorpena.

8. “Beste irizpide batzuk” izeneko 28.3.d) artikuluan jasotako agirien kopia, beharrezkoa bada.

9. Aurreko inguruabarretako bat hobeki egiaztatzeko Udalak eskatzen dion beste edozein dokumentazio.

38. artikulua. Izapidetzea. Behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

1. Hirigintza eta Nekazaritza Batzordeak proposaturik, Udalak, osoko bilkuran, onartuen zerrenda onetsiko du adjudikazio modu bakoitzean, lehentasunekoan edo herritarren artekoan. Zerrenda hori behin-behinekoa izango da.

2. Behin-behineko zerrenda Udalaren iragarki taulan eta web-orrian argitaratuko da, eta hari buruzko erreklamazioak aurkezteko hamar eguneko epeari hasiera emango zaio.

3. Adierazi epea iragan eta erreklamaziorik jaso ezean, behin-behineko zerrenda behin betikoa bilakatuko da.

Bestela bada, Udalak aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta behin betiko zerrenda onetsiko du, Hirigintza eta Nekazaritza Batzordearen txostena ikusita.

4. Behin betiko zerrenda iragarki taulan argitaratuko da.

39. artikulua. Adjudikazioa.

Loteen adjudikazioa ordenantza honen 28. artikuluan ezarritakoari lotuko zaio. Lortutako puntuazioak ikusirik, onartutako eskatzaileek, puntuazio-ordenaren arabera, lote bat hautatuko dute, puntuazio horren arabera dagokien azalera tartean daudenetatik.

Aurreko apartatuetan adierazitakoarekin bat, loteak osoko bilkuran adjudikatuko dira eta erabakia jakinaraziko zaie interesdunei.

Udalaren erabakien aurka jotzen ahalko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztaileko 6/1990 Foru Legean ezarrita dauden bideak erabiliz.

7. ATALA

Berariazko baldintzak herri-lurretako lurzatiak adjudikatzeko, mahastiak jartzeko edo bestelako landaketa iraunkorrak egiteko xedez

40. artikulua. Laborantzako herri-lurretako lurzatiak adjudikatzeko deialdi bakoitzean, Zangozako Udalak herri-lurretako lurzati bat edo zenbait gorde ahalko ditu mahastiak jartzeko edo bestelako landaketa iraunkorrak egiteko. Lurzati horiek modu bereizian azalduko dira laborantzarako herri-lurren zerrendan. Zerrenda eguneratu egingo da aprobetxamendu orokor berri baterako egiten den deialdi bakoitzean.

Mahastiak jartzeko lurzatietarako eskaera laborantzarako gainerako lurzatietarako eskaerarekin batera egingo da, Udalak aprobetxamendu orokor berri baterako egiten den deialdi bakoitzean.

Adjudikaziorako honako baldintza hauek hartuko dira kontuan:

–Ordenantza honetan herri-lurretako lurzatien aprobetxamendurako onuradun izateko ezarritako baldintzak bete behar dituzte eskatzaileek.

–Gainera, frogatu behar dute mahastiak lantzeko sektoreko araudiak eskatzen dituen berariazko baldintzak betetzen dituztela.

–Familia unitateko kideek lurzatien laborantza zuzenean beraiek egin behar dute –ordenantza honetan ezarri bezala–, eta debeku da lagatzea edo azpierrentamenduan ematea.

–Aprobetxamenduak 25 urte iraungo du. Hala ere, aprobetxamendua eten egingo da mahastia lantzeari uzten zaion egunean, ez bada egun horretan erabaki beraren bidez adjudikatu ziren gainerako lurzatien aprobetxamendua egiteko epean dagoela, eta kasu horretan, horiek bukatzen diren egun berean bukatuko da.

–Aurreko epea bukatuta edo mahastia lantzeari utzita, adjudikazio-hartzailea beharturik dago lursailekoa ez den eta mahastia ustiatzeko jarritako edozein elementu kentzera (barrak, alanbreak...), halako eran non herri-lurretako lurzatia adjudikatu zeneko baldintza beretan eta nekazaritzan erabiltzeko prest gelditzen dela erabat. Hala egiten ez badu, Udalak egingo ditu lan horiek eta haien kostua adjudikazio-hartzaileari jasanaraziko dio.

–Adjudikazio-hartzaileak udalerrian bizitzeari utziz gero, mahastia Udalaren eskuetara itzuliko da eta, urtebetean, enkante publikoan beste bati adjudikatzen saiatuko da Udala. Kasu horretan, adjudikazio-hartzaileak ez du inongo kontraprestaziorik jasotzeko eskubiderik.

–Ezinbestean (heriotza edo baliaezintasun iraunkorra), 2. gradu arteko ahaideen (senar-emazteak, seme-alabak) esku uzten ahalko da mahastiaren aprobetxamendua, baldin eta ordenantza honetan ezarritako gainerako baldintzak betetzen badituzte.

–Laborantza iraunkorrerako herri-lurren aprobetxamendurako adjudikazio-hartzaile direnek ezin dute herri-lurretako beste lurzatien zuzeneko adjudikaziorik eskatu, aprobetxamenduak dirauen artean.

–Aprobetxamendu mota honetarako kanona izango da ordenantza honen arabera lehorreko edo uraztalurreko lurzatiari dagokiona.

8. ATALA

Bestelako xedapen orokorrak

41. artikulua. Eskaera gehiago egiteko erreserbak.

Atal honetan aipatzen diren adjudikazioak egiterakoan, Udalak beretzat gordeko ditu, onuradun berriei erantzun ahal izateko, herri-lurretako lurzati batzuk, baina hasierako azalera osoaren ehuneko bosta gehienez ere.

Aurreko apartatuan aipatzen diren Udalak beretzat gordetako laborantzako lurrak, Udalak behin-behineko adjudikatzen ahalko ditu, zuzeneko adjudikazio bidez edo enkante publiko bidez, eta adjudikazio horiek indarrik gabe geldituko dira, lehentasuna duen beste onuradun berriren bati aprobetxamendua emateko. Horretarako, baldintzen artean sartuko da dagokion baldintza suntsiarazlea.

42. artikulua. Adjudikazio berriak.

Laborantzako herri-lurren adjudikazioa egin ondoren, urtero adjudikazio berriak egingo dira eskatzaile berrien artean. Prozedura berri horietan sartuko dira erreserba loteak eta bete gabeko loteak.

Eskuragarri dauden loteak aski ez badira egindako eskabide guztiei erantzuteko, lehenbizi lehentasunezko aprobetxamenduen onuradun izateko baldintzak betetzen dituztenei emango zaie; eta gero herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidezko onuradunei, eta horien artetik, lehentasuna izango dute ogibide nagusia nekazaritza dutela frogatzen dutenek.

Adjudikazioa urteko azken hiru hilabeteetan egingo da, Zangozako Udaleko osoko bilkurak finkatuko duen egunean, eskaerak onetsi ondotik; hori zehazten duen ediktua Zangozako Udalaren iragarki taulan eta web-orrialdean jarriko da ikusgai, ordenantza hau argitaratzen denetik, hartan ezarritako prozedurari jarraikiz.

Laborantzako herri-lurretako edozein lote adjudikatzean, ikusten bada, akats baten ondorioz, landua dagoela, bi aldeen arteko akordio justu batera iristeko ahalegina egingo da, Udala bitartekari dela. Adostasun batera iristen ez bada, indarrean den Toki Administrazioari buruzko Foru Legean eta Ondasunen erregelamenduan ezarritakoari lotuko zaio.

Adjudikaturiko herri-lurreko lotea ereina bada, fruitua aurreko adjudikaziodunarena izango da uzta jaso arte, eta orduan onuradun berriak okupatuko du.

43. artikulua. Aprobetxamenduaren galera.

Laborantzako herri-lurretako lurzatiak erabiltzeko aukera, edonola ere, hurrengo arrazoiengatik galduko da: herriko biztanle izateari uzteagatik, Zangozan urtean bederatzi hilabetez ez bizitzeagatik, edo Zangozako Udalarekin zerga arloko betebeharrak egunean ez izateagatik, ordenantza honetan agintzen den moduan.

44. artikulua. Adjudikazio-hartzaileen gainerako betebeharrak.

Herri-lurretako lurzatien adjudikazio-hartzaileak, besteak beste, honako gainerako betebehar hauek edukiko dituzte:

–Lehorreko eta ureztalurreko laborantzarako betebehar orokorrak:

  • Ez lantzea ezponda, harri-txintxar, altxonbide, bide eta erreka-zuloetako lurrak.
  • Ez botatzea bideetan, altxonbideetan edo herri-lurretan harriak edo beste material batzuk.
  • Azienden idoietatik ura ez hartzea eta horretarako tratamendu fitosanitarioetako makineria ez erabiltzea.
  • Lurzatian dauden arbolak ez moztea, Ingurumen Departamentuaren eta Udalaren baimenarekin izan ezean.
  • Adjudikaturiko lurzatien ehuneko laurogei gutxienez lantzea, ez bada lugorri gisa utzi eta Udalari jakinarazi diotela. Lurzati bera inolaz ere ez da utziko erein gabe bi urtez jarraian.
  • Labore iraunkorren landaketarik ez egitea (fruta-arbolak, zainzuri-landareak, etab.), Zangozako Udalaren baimenik izan gabe.
  • Lurrak goldatzean ez uztea ildoa irekia bidea bera edo areka hondatuz.
  • Kanon edo erregelamendu bidez finkatutako bestelako tasak ezarritako epeetan ordaintzea.
  • Zertarako adjudikatzen den herri-lurra, horretarako erabiltzea.
  • Herri-lurretako lurzatietako uztondoak ez erretzea.
  • Lurzatiak ez lantzea ez ereitea irailaren bata baino lehen, uzta udako zerealena izan bada, ez eta otsailaren 28a baino lehen ere, ereintza negukoa izan bada, salbu eta:
  • Mendi eremuarekiko duen hurbiltasunagatik, komenigarria izatea uzta bildu eta berehala ereitea; kasu horretan ahalegina egingo da koordinatzeko lan hori lastoaren bilketarekin eta aziendaren larren aprobetxamenduarekin batera.
  • Hobekuntza bat egitea lurzatietan, zelaitzeetan, drainatzeetan... Udalari eta, halakorik bada, abeltzainari eskaera egin ondoren.

–Ureztalurren eta familientzako baratzeen adjudikazio-hartzaileek dituzten betebehar berariazkoak:

  • Bideak eta erretenak zaintzea eta/edo aldian-aldian garbitzea, Udalak xedatu moduan, herriko Ureztaketa Batzordeak udal-mugarteko ureztaketa orokorrari buruz ezarritako guztiari ere lotuz.
  • Lurzatian egiten dituen ureztaketen kanonaren kostua ordaintzea, zuzenean Ebroko Konfederazio Hidrografikoari ordainketa eginez.
  • Ureztaketa eskubidearen kanon finkoaren kostua ordaintzea, urte bakoitzaren abenduaren 31 baino lehen udal honi ordainketa eginez. Urte osoak ez direnean adjudikazioak hartzen duen hilabeteei dagokien zati proportzionala ordainduko da.
  • Ubide edo erreten eta abarretako irteerak ez isurtzea bideetan.
  • Fitosanitario/pestizida baimenduak erabiltzea bai lehengaietan bai erabilera moduetan.

45. artikulua. Aprobetxamenduak bukatzeko datak.

Adjudikazio aldiaren azken urtean, lehorreko lurzatiak uztailaren 30erako eta ureztalurreko lurzatiak abenduaren 31rako libre behar dute egon.

46. artikulua. Lurzatiak emateko baldintzak.

Laborantza bakoitza bukatzean, plastiko-sistemaren bidezko landaketarik egin bada edo ureztatzeko hodiak edo bestelako instalazioak edo arbolak paratu badira, adjudikaziodunak lurzatiak behar bezala utzi beharko ditu, haien erabilera arruntarekin jarraitzeko; horretarako, plastikoak, hodiak, alanbreak, arbolak eta erabilitako bestelako materialak hondakindegi baimendu batera eramango ditu aurreko artikuluan jasotako datetan. Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez duen adjudikazio-hartzaileak lurzatiak eskuratzeko eskubidea galduko du hurrengo banaketan, zuzeneko adjudikazioan zein enkantean.

47. artikulua. Herri-lurren itxitura.

Herri-lurrak itxi ahal izateko ezinbestekoa izango da aldez aurretik tokiko gobernu batzarrak idatzizko baimena ematea. Herri-lurrak eta jabetza pribatukoak ezin izango dira inola ere batera itxi.

48. artikulua. Aprobetxamenduen trukatzea.

Aprobetxamenduak ezin izango dira onuradunen artean trukatu interesdun ukituek aldez aurretik eskabide bateratua egin eta euren adostasuna erakutsi eta Udalaren baimena izan ezean. Trukatzeak lote bakoitzaren lehorreko edo ureztalurreko edo bien azalera osoa hartuko du.

III. KAPITULUA

Zur eta egurretako aprobetxamenduak

49. artikulua. Zur eta egurretako aprobetxamenduak.

Atal honetan Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 205.-213. artikulu artekoetan eta Zangozako Udalak onets ditzakeen ordenantzetan ezarritakoari lotuko zaio.

IV. KAPITULUA

Herri-larreen aprobetxamendua

50. artikulua. Herri-larreak.

Herri-larreen aprobetxamendua Zangozako Udalak onetsitako ordenantzan xedatuaren arabera dago araututa, eta haren eduki osoa ordenantza honetan berresten da, salbu eta hemen xedatuari kontra egiten dion horretan.

51. artikulua. Herri-larreen ordenantzaren araubide juridikoa.

Larreen aprobetxamenduaren ordenantza Zangozako Udalaren mugapeko herri-lurretako ondasunen administrazioari, erabilerari, defentsari, berreskuratzeari eta aprobetxamenduari buruzko ordenantzan sartzen da, eta nahitaez bete beharko dute Zangozako udal-mugartean herri-lurretako aprobetxamenduaren onuradun diren guztiek, dagokien neurrian.

52. artikulua. Belarren aprobetxamendua herri-lurretako lurzatietan.

Abeltzainak edo lurzatietako eta ureztalurreko belarren eta herri-larreen onuradunak belarren eta gainerako uzten aprobetxamendu egokia egin ahal dezan, bai eta eduki dezaketen ehiza-erabilerarena ere, lurzatiaren edo lotearen adjudikazio-hartzaileak ezin izango du lurzatiak erein edo landu (ez ureztalurrak ez lehorreko lurrak) irailaren bata baino lehen uzta udako zerealena izan bada, ez eta otsailaren 28a baino lehen ere, ereintza negukoa (artoa eta abar) izan bada, salbu eta abeltzainarekin ados jarrita, lurzatiko belarrak aprobetxatu baditu data horien aurretik.

Aurreko hori horrela izanik ere, Udalak herri-lurreko lotearen adjudikazio-hartzaileari eskatu ahalko dio uzta bildu eta berehala ereiteko, mendi eremuarekiko duen hurbiltasunagatik, basobera edo bestelako interesgune izateagatik, komenigarria bada, mugakide dituen baso-lurzoru horietan gerta daitezkeen suteak prebenitzeko neurri gisa. Kasu horretan, lasto eta larreen aprobetxamenduen onuradunekin harremanean jarriko da, aurretik aprobetxatzea posible ote den ikusteko.

Era berean landu ahalko dira zelaitzeak, drainatzeak eta abar bezalako hobekuntzak egingo diren lurzatietan, Udalari eta, halakorik bada, abeltzainari eskaera egin ondoren.

53. artikulua. Elkarrenganako errespetua.

Herri-lurretako loteen adjudikazio-hartzaile guztiek errespetatu beharko dituzte bazkalekuen adjudikazio-hartzaileak herri-lurraren gainean dauzkan belarrak eta urak aprobetxatzeko eskubideak eta, era berean, bazkalekuen adjudikazio-hartzaile guztiek errespetatu beharko dituzte herri-lurretako loteen adjudikazio-hartzaile guztiek dauzkaten herri-lurretako laborantzako loteen aprobetxamendu eskubideak.

V. KAPITULUA

Erlezaintzarako erabilera

54. artikulua. Erlezaintzarako erabilera.

Erlezaintzako erabilerarako herri-lurren aprobetxamendurako baimenak arautuko dituzte Erlategiak antolatzeko arauak ezartzen dituen otsailaren 22ko 209/2002 Errege Dekretuak eta Erlategien erregistroa sortzen duen abenduaren 22ko 275/1986 Foru Dekretuak, edo horiek aldatzen edo ordezten dituzten arauek.

Eskaera egiten duten bizilagunek aprobetxamendurako eskaera aurkeztu behar dute Udalean, ustietegiaren deskripzio proiektu batekin batera, zeinak, gutxienez, honako apartatu hauek eduki beharko baititu:

–Lurzatiaren datuak.

–Okupatu beharreko azalera.

–Erlauntz kopurua.

–209/2002 Errege Dekretuan jasotako elementuekiko distantziak.

–Udalaren iritziz interesekoak diren beste gai batzuk.

–Nafarroako Erlategien erregistroaren ziurtagiria, ustiategia erregistratua dagoela frogatzen duena.

Erlezaintzako ustiategien titularrek ohartarazi beharko dute, ikusteko moduko lekuan eta erlategitik hurbil, erleak badirela. Ohartarazpen hori ez da beharrezkoa izango finka hesiturik baldin badago eta erlauntzak hesitik 25 metrora baldin badaude, gutxienez.

Herri-lurretan zuhaixka edo beste landare batzuen bidez egiten diren birlandatzeak adjudikazio-hartzailearen kontura egingo dira, eta aprobetxamendua bukatu ondoren finkaren onurarako geldituko dira.

10 urteko epea ezartzen da aprobetxamendurako.

7. eranskinean jasotako zenbatekoei jarraikiz, instalatu beharreko erlauntz kopuruari okupatu beharreko azalera gehituz aterako da kanona.

VI. KAPITULUA

Bestelako aprobetxamenduak

55. artikulua. Ehizaren aprobetxamendua.

Herri-lurrak sartuz eraturiko barrutietako ehizaren aprobetxamendua egingo da gai horri buruzko foru araudian ezarritakoari jarraikiz. (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 171. artikulua).

56. artikulua. Harrobiak.

Herri-lurren okupazioa, herri-lurretan harrobiak ustiatzea eta herri-lurretan ezarri nahi den beste edozein aprobetxamendu edo hobekuntza, kasu bakoitzerako Zangozako Udalak prestatzen dituen baldintza-agiriei lotuko zaizkie.

Gainera, jendaurrean eduki beharko dira 15 egunez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak onespena eman beharko du.

V. TITULUA

Hobekuntzak herri-lurretan

57. artikulua. Indarrik gabeko adjudikazioak.

1. Zangozako Udalak indarrik gabe uzten ahal ditu aprobetxamenduen adjudikazioak, lur horiek honako xede hau baldin badute:

a) Haien gaineko kargak kentzea.

b) Herri-lurra hobetzea.

c) Gizarterako proiektuak egitea, inguruabar pertsonalak, familiarrak edo sozialak direla medio, beharrean daudela justifikatzen duten herritarrei laguntzeko.

d) Basoberritze proiektuak egiteko aukera.

2. Proiektu horiek Udalak nahiz herritar interesdunek susta ditzakete eta lehentasuna izango dute.

3. Hona hemen halako kasuetan jarraitu beharreko bidea:

a) Udalaren erabakia, proiektua eta ukitutako herri-lurren aprobetxamendua arautuko duen erregelamendua onesten dituena.

b) Hilabeteko epean jendaurrean jartzea, eta, Udalaren erabakia, aurkezten diren alegazioei buruzkoa.

c) Nafarroako Gobernuaren onespena.

4. Nafarroako Gobernuaren onespenak indarrik gabe utziko ditu ukitutako herri-lurretan diren adjudikazioak, eta titularrei sorrarazten ahal zaizkien kalte eta galerengatik jasotako kalteordainak ere, baita lurretan eginak dituzten hobekuntzak ere, zuzenbidez hala egokitzen bazaie.

58. artikulua. Proiektuak.

Aprobetxamenduaren onuradunak herri-lurrak hobetzeko egiten dituen proiektuak onetsiko ditu toki entitateak; aldez aurretik, 15 egunean egongo dira jendaurrean eta, alegazioak aurkezten badira, Udalak ebatzi beharko ditu gero.

59. artikulua. Luberritzea.

Nafarroako Gobernuaren aldez aurreko baimena beharko da herri-lurrak laborantzarako luberritzeko.

VI. TITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

60. artikulua. Eskumenak.

Zangozako Udalak bere esku dauka udal ordenantzan ezarritakoaren aurka jotzen dutenak zehatzeko ahalmena.

Nafarroako Gobernua arduratuko da aztertu eta zehatzeaz herri-lurrei eragiten dieten eta indarra duen baso legeria hausten duten gertakariak.

61. artikulua. Arau-hausteak.

Arau-hauste administratibotzat hartzen dira herri-lurretan laboreekin zerikusia duten gertakari hauek:

–Arau-hauste arinak:

1. Adjudikaturiko lurzatien ehuneko laurogei gutxienez ez lantzea, ezinbesteko kasua ez bada. Nekazaritza Politika Erkidean laborantzatik kentzea edo lugorri gisa ulertzen da 25 f) artikuluan ezarri bezala.

2. Lurrak goldatzean ildoa irekia uztea bidea bera edo areka hondatuz.

3. Ubide edo erreten eta abarretako irteerak bideetan isurtzea.

4. Ordenantza honetan xedatuaren aurkako beste edozein gertakari edo egintza, arau-hauste larri edo oso larri gisa sailkatu ez dena.

–Arau-hauste larriak:

1. Adjudikazio batean hiru arau-hauste arin egitea.

2. Nekazaritza lanak egitea larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan baimendu gabeko sasoian, larre horien kaltean.

3. Aprobetxamenduaren kanona ezarritako epeetan ez ordaintzea.

4. Zangozako Udalari ez ematea adjudikazio baldintzetan gerora izandako aldaketen berri.

5. Nekazaritza lanak egitea larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan baimendu gabeko aroan, larre horien kaltean.

6. Nekazaritzako lanak erregelamendu honek baimentzen ez dituen aroetan egitea, larreen ustiapenaren edo ehiza-erabileraren kaltetan.

7. Azienden idoietatik ura hartzea eta horretarako tratamendu fitosanitarioetako makineria erabiltzea.

8. Idoietan, muga-ezpondetan eta abarretan gai fitosanitarioetako ontziak uztea abandonaturik.

9. Alorretan erabilitako plastikoak abandonatu, bildu gabe utzi edo behar bezala ez desegitea.

10. Harriak edo bestelako gaiak isurtzea bideetan, altxonbideetan edo herri-lurretan Zangozako Udalaren baimenik gabe.

11. Fitosanitario/pestizida ez baimenduak erabiltzea bai lehengaietan bai erabilera moduetan.

11. Adjudikazioetan zehaztutako epeak ez errespetatzea.

–Arau-hauste oso larriak:

1. Adjudikazio batean hiru arau-hauste larri egitea.

2. Datu faltsuak ematea zinpeko aitorpenean edo beste dokumentu batzuetan, adjudikazioa lortze aldera.

3. Norberak zuzenean ez lantzea herri-lurretan adjudikatutako lurzatiak.

4. Hirugarren batzuei lagatzea adjudikatutako loteak.

5. Zertarako adjudikatzen den herri-lurra, beste zerbaitetarako erabiltzea.

6. Udalak adjudikatu gabe, herri-lurrak lantzea.

7. Laborantza iraunkorrak (fruta-arbolak, zainzuriak, mahastiak, etab.) Udalaren baimenik gabe landatzea.

8. Udalak adjudikatu edo baimendu gabe, herri-lurrak lantzea, nahiz eta landu gabeko lurrak, hots, larre utziak, izan.

9. Ezponda, harri-txintxar, altxonbide, bide eta erreka-zuloetako lurrak lantzea.

10. Landatuak ez diren arbolen mozketa edo eraispena, dagokion baimenik gabe.

11. Beste onuradun batzuei adjudikaturiko herri-lurretako lurzatiak ereiteko lanak egitea, herri-lurretako lotea onuradunak berak zuzenean landu behar duenean.

12. Ordenantza honetan jasotzen ez den beste edozein arau-hauste interpretatu, tipifikatu eta zehatuko du tokiko gobernu batzarrak Hirigintza eta Nekazaritza Batzordeak proposaturik.

61. artikulua. Zehapenak.

Ondasun publikoetan egiten diren edo hirugarrenei eragindako kalteen ordeztea, konpontzea eta kalte-galerak ordaintzea ezertan ukatu gabe, kalteen egileek bidezko moduan ordainduko baitituzte, eta bidegabeki eskuratutako produktuen eta arau-haustean erabilitako baliabide eta tresnen konfiskazioa egingo baitzaie, honako modu honetan zehatuko dira:

a) Arau-hauste arinak 60,10 eurotik 300,50 eurora bitarteko isunarekin.

b) Arau-hauste larriak 300,51 eurotik 601,01 eurora bitarteko isunarekin Arau-haustea bada 3. edo 4. apartatuetan jasotakoetako bat, zehapen ekonomikoa ordaindu behar izateaz gainera, adjudikazio-hartzaileak aprobetxamendua galduko du ezarritako epea bukatzeko falta den denborarako, eta ezin izango du beste adjudikazio bat eskatu harik eta epe hori iragan arte.

c) Arau-hauste oso larriak 601,02 eurotik 1.202,02 eurora bitarteko isunarekin. Arau-haustea bada 1., 2., 3., 4., 5., 6. edo 11. apartatuetan jasotakoetako bat, zehapen ekonomikoa ordaindu behar izateaz gainera, adjudikazio-hartzaileak aprobetxamendua galduko du ezarritako epea bukatzeko falta den denborarako, eta ezin izango du beste adjudikazio bat eskatu harik eta epe hori iragan arte.

Arau-hausteak zehatzeko, aitzinetik zehapen espedientea tramitatuko da, kontuan harturik arau-haustearen larritasuna, hura lehen aldiz edo enegarren aldiz egiten den eta herri ondasunei edo beste onuradun batzuei eragindako kaltea.

62. artikulua. Arau-hausteen preskripzioa.

Arau-hauste arinak bi hilabetean preskribatuko dira, larriak sei hilabetean eta oso larriak urtebetean, gertaerak izan diren egunetik hasita.

VII. TITULUA

Auzolana

63. artikulua. Auzolana.

Herritarren arteko lehentasunezko adjudikazio zuzenaren bidez herri-lurren aprobetxamenduaren onuradun den herritar oro beharturik dago herritarren lanean edo auzolanean laguntzeko, herri-lurrei eragiten dieten bideak egiteko, berregiteko edo kontserbatzeko lanetan edo bestelako ekintzetan, bere herri-lurreko loteari dagokion mugartean edo mugarteetan.

Betebehar hau betetzen ez dutenak zehatuko dira gehienez ere 1.000 euroko isunekin, eta laborantzako herri-lurretako loteak edo bestelako herri-lurretako aprobetxamendua kenduko zaie harik eta zerbitzua emateagatik dagokien kopurua ordaindu arte, ezertan ukatu gabe premiamendu bidez kobratzea.

Lan horietan erabiltzen diren materialak Zangozako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren eta beste erakunde ofizialen diru-laguntzen kontura ordainduko dira.

Auzolaneko herritarren lanera atxiki ahalko dira palak, lanabesak, makineria eta atoiak, herri lanetarako legez egokituak egongo direnak. Aldez aurretik, Udalak auzolanean erabiliko diren ibilgailuen baimenak eta aseguruak eskatuko ditu, penalizaziorik gabe lan egin ahal dezaten, herritar onuradunek bezala.

Xedapen iragankorra.–Ordenantza honetan egindako aldaketak aplikatuko dira indarra hartzen duenetik aurrera deitzen diren laborantzarako herri-lurren adjudikazio prozeduretan.

Azken xedapena.–6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz behin betiko onetsitakoan, ordenantza honek, lege beraren 326. artikuluan xedatuari jarraikiz, ondorio juridikoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta indarra hartuko du testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, eta indarrean jarraituko du harik eta aldatzen edo espresuki indargabetzen ez den artean.

ERANSKINAK

1. ERANSKINA

Eskabide eredua.

2. ERANSKINA

Familia unitateko titularraren zinpeko aitorpena, 2. eranskineko ereduaren araberakoa, laborantzako herri-lurretako aprobetxamenduen onuradun izateko ordenantza honetako 16. artikuluan jasotzen diren baldintzak betetzeari dagokionez.

3. ERANSKINA

Familia unitateko titularraren zinpeko aitorpena, familia unitatea osatzen duten kideei dagokienez.

4. ERANSKINA

Familia unitateko titularraren zinpeko aitorpena, familia unitatearen ustiategiaren azalera (ha) deskribatzen duena.

5. ERANSKINA

Familia unitateko titularraren zinpeko aitorpena, norberak bai norbere lurren bai eskatzen duen herri-lurreko lotearen zuzeneko laborantza egingo duelako konpromisoari buruzkoa.

6. ERANSKINA

Familia unitateko titularraren zinpeko aitorpena, egoera partikularrei buruzkoa (eskatzaileak eta/edo lurra landuko dutenak erretirodun/pentsiodunak badira soilik).

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

7. ERANSKINA

Aprobetxamendu kanona

ALDERDIA

ha/URTE PREZIOA

TARIFA

NEKAZARITZA LABORANTZAREN APROBETXAMENDUA

UREZTALURRA

Ibarbasoa

239,31

8

Sasillo

136,75

6

Sasillo Puyopardo

82,07

2

UREZTATURIKO GAINERAKO HERRI-LURRAK

Ekoizpen arrunteko lurra

109,35

4

Ekoizpen urriko lurra

82,07

2

LEHORREKO LURRA

1., 2. eta 3. kategoriako lurrak

102,56

3

4. eta 5. kategoriako lurrak

82,07

2

6., 7. eta 8. kategoriako lurrak

68,37

1

FAMILIA-BARATZEAK

Baratiñones

239,31

8

Sasillo

170,95

7

BESTELAKO LABORANTZA ETA APROBETXAMENDUAK

Mahastiak

68,37

5

Olibondoak

68,37

1

Almendrondoak

68,37

1

EREMU UREZTAGARRIKO GASTUAK

80,30

1

Ureztalurreko lurzatiei Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren kanonetik dagokien zatia sartuko zaie.

EURO/URTEA

EURO/URTEA

ERLAUNTZAK

ERLAUNTZ KOPURUKO

10 erlauntz bitarte

20,00

25 erlauntz bitarte

40,00

50 erlauntz bitarte

70,00

75 erlauntz bitarte

100,00

75 erlauntz baino gehiago

120,00

AZALERA OKUPATUKO

Erregua/urtea

1,00

Iragarkiaren kodea: L1808011